Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 203

506

RAMÓN PARADA

Administrazioari laguntzea urbanizatze lanen ondoriozko kuotak kobratzen, baita garrantzi gutxiago duten beste kuota batzuk kobratzen ere. Gainera, eta Administrazioak hala nahi badu, betepen-gunean urbanizatze lanak egiteko enpresa mistoak suspertu ahal izango dira. Lankidetza sistemaren barruan, bi eragiketa egin behar dira: batetik, zama eta onuren berdinbanaketa egin behar da betepen-gunearen jabe guztien artean, salbu eta planak berak jadanik ekitatez banatu dituenean zama eta onura horiek (testu bateginaren 162.2. art., eta Plangintzari buruzko Araudiaren 186.3. art.). Hori guztia lurren birzatiketaren bidez gauzatzen da (lurren birzatiketa hurrengo epigrafean aztertuko dugu). Bestetik, urbanizatze lanak bete behar dira. Horretarako eskumena Administrazio jarduleak du, eta horrek Administrazio zuzenbidean onarturiko kudeaketatik edozein erabil dezake. Administrazioak, obrak kontratatzeko, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak ezarritakoa bete behar du. Hori gorabehera, Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiak lehiaketa-enkantearen sistemaren —egun lehiaketa murriztuaren— lehenespena ezarri du. Era berean, araudi horrek kapital publikodun sozietate urbanizatzailea eratzeko aukera jasotzen du, edo helburu bera duen enpresa mistoa. Enpresa horiei kontratua adjudikatzen zaie, lizitaziorik egin behar izan gabe (abuztuaren 25eko 3.288/1978 Errege Dekretuaren 187. artikulua). Urbanizatze lanen kostuak lurjabeek ordaindu behar dituzte. Kostuon banaketa egitean, hauxe izan behar da gogoan: lurren birzatiketaren ondorioz, jabe bakoitzari adjudikatu zaion finkaren balioa; ez badago zertan birzatiketarik egin, jabe bakoitzak dituen lurzatien hirigintza aprobetxamendua izango da banaketa egiteko irizpidea. Gainerako urbanizatze gastuak, azkenez, jabe bakoitzak dituen lurren luze-zabaleraren arabera banatuko dira (163.1. art.). Kostu zein gastu horiek ordaintzeko moduaz bezainbatean, Administrazioak jabe ukituei eska diezaieke diru kopuru batzuk ordaintzea, urbanizatze gastuei aurre egiteko. Kopuru horiek ezin daitezke izan hurrengo sei hilabeteetarako aurreikusita dauden inbertsioen zenbatekoa baino handiagoak. Horrez gain, Administrazio jardulea ados jar daiteke jabeekin ordainketa atzeratzeko (163. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak).

6. LURREN BIRZATIKETA Lurren birzatiketaren bitarteez, betepen-guneko finkak batu egiten dira, gerogarrenean, plangintzarekin bat datorren zatiketa egiteko. Bigarren zatiketa horren ondorioz, jabeei lurzati batzuk adjudikatzen zaizkie, haiek dituzten eskubideak kontutan hartuta. Horrela lortu nahi izan da, lehenik, hirigintza antolamenduak dakartzan onura nahiz zamak zuzen banatzea jabe guztien ar-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.