Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 200

PLANGINTZAREN BETEPENA

503

deaketari buruzko Araudiaren 165. art.). Edozein kasutan, sartze hori ondoko kasuan bakarrik da bidezkoa: enpresa urbanizatzailea Konpentsazio Batzaren erakunde instrumental gisa ikusten denean. Ondorenez, erakunde horrek lurren desjabetzapenek dakartzaten eragiketa nahiz kostuen gaineko ardura hartzen du. Horrez gain, batzan sartzeak lehenespena ematen dio enpresari urbanizatze lanak egiteko. Horren guztiaren truk, gastu horien kuota bat eskuratzen du enpresak, geratu diren hirigintza aprobetxamenduen gain. Ikus daitekeenez, enpresa hori Konpentsazio Batzan sartzea lan eta eragiketa horien adjudikazioa aldez aurretik egiteko modu bat da. Sartze horrek beste prozedura batzuk ordezten ditu, hain zuzen ere, publizitatearen bidez enpresa eraikitzaileen arteko elkarlehia askea bideratu eta hautespen hobezina bermatzen duten prozedurak. Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiaren arabera (175.etik 178.era arteko art.ak), urbanizatze lanak Zuzenbide pribatuaren eraentzapean egin behar dira. Arau horrek argi eta garbi adierazten du elkarlehia askea baztertu egin dela, obrak adjudikatzeko. Horrez gain, egiten den kontratuari ez zaio aplikatzen administrazio kontratazioaren eraentza gehiegia. Zernahi gisaz, Administrazioari dagokionez, urbanizatze obrek dakartzaten herri interesak bermatuta geratzen dira. Alde batetik, Administrazio eskudunari begira, Konpentsazio Batzak du poligono zein jardunune osoa urbanizatzearen zuzeneko erantzukizuna eta, hala bada, baita hirigintza jarduketaren ondorioz ateratzen diren orubeak eraikitzearena ere (Lurzoruari buruzko Legearen 160.1. art.). Hari berari segiz, batzakideek ez badituzte betetzen legeak ezarritako betebehar zein zamak, Administrazio jardulea doituta dago horien eskubideak desjabetzeko, eta desjabetzapen horren onuraduna Konpentsazio Batza da (Lurzoruari buruzko Legearen 160.2. art.).

4. KONPENTSAZIO SISTEMARI EGINDAKO ZUZENKETAK. DERRIGORREZKO KONPENTSAZIOA Lurzoruari buruzko 1956ko Legeaz geroztik, konpentsazio sistemak protagonismo handia izan du eta, lege horren bidez, protagonismo hori egitaraupeko lurzoru urbanizakorren jabeei ere zabaldu zaie, plangintzen betepenari dagokionez. Egia esateko, protagonismo hori Espainiako hirigintzaren gaitza bezala ikusi da, horrek eragin baititu urbanizatze prozesuen atzerapena eta ondasun higiezinen gaineko espekulazioa. Konpentsazio sistema jabe bakarrak (edo gutxi batzuek) gauzatzen duenean, urbanizatze lanak ahalik eta denbora laburrenean egiteko, ez da inongo arazorik sortzen. Aitzitik, jabeen multzoak enpresa proiektua bultzatzea, Administrazioak proiektu horretan parte hartuz eta administrazio justizia atzetik izanda (Administrazioarekiko auzibide errekurtsoak erabaki eta epaiak emanez), legegileak imajina ditzakeen formuletarik okerrena da. Formula hori


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu