Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 19

322

RAMÓN PARADA

ordaindu duena galduko du». Berebat, eraikinak egiteko baldintzei zegokienez, ezin zitekeen luzapenik, lekapenik edo barkamenik ezarri. Halako kasuetan, beraz, orubea ez zen derrigor desjabetzen, jabetzaren gizarte eginkizuna ez betetzeagatik; kontrara, konfiskazio huts eta soila gauzatzen zen. Araudiak konfiskazio hori aipatu baino ez zuen egiten eta konfiskazioari buruzko agindu zehatzak kasuan-kasuan ezartzen ziren, hirigintza proiektuan zein salerosketa kontratuetan (hots, lanak egiteko epeak finkatzen zituzten kontratuetan): Derrigorrezko desjabetzapenaren erakundea agertzean, horren kontra kritika kaskarrak egin ziren; horien artean, esan ohi zen derrigorrezko desjabetzapena udalentzat negozioa izan zitekeela. Hari horretan, Monistrolgo Markesak (hain zuzen, senatukide izandakoak), lege proiektuaren gainean egindako eztabaidan hauxe adierazi zuen: «… aurreko legea (Zabaldurari buruzko 1864ko Legea, alegia) jabearentzat onuragarria zen eta lege horrek jabeari ematen zizkion egungo legeak udalei eratxikitzen dizkien abantaila berberak. Hortaz, formak baino ez dira aldatu: aurreko garaian, jabeari derrigor desjabetzen zitzaizkion herri bideak egiteko behar ziren lurrak bakar-bakarrik eta jabe horri ordaintzen zitzaion lur horiek zuten balioa; jabeak herri bidearen alboetako lurrak saltzen zituen, berak nahi zuen prezioan; horrekin, jabeak etekin handiak lortzen zituen eta horretan zetzan negozioa. Egungo egunean, gauza bera gertatzen da, baina alderantziz: orain, udalak onura eskuratu eta negozioa egiten du jabearen kaltetan, eta hori ez da batere bidezkoa… Ez dago arrazoirik jabeak onura handiak sor ditzan udalaren kontura, ezta udalak negozioa egin dezan jabearen pentzutan». Kritika horien aurka, Susperketa Ministroak (Torenoko Kondeak) hauxe adierazi zuen: «… esan behar dut autu hori ezin dela negozioaren ikuspuntutik aztertu. Horren inguruan, aintzakotzat hartu behar da herri lanak egiteko beharrezkoa den hori bakarrik eta, horretan oinarrituta, araudian goreneko mugak finkatu behar dira: udalaren eskubideak ezin du gainditu hobekuntzak egiteko beharrezkoa den hori eta hobekuntzak, hobekuntza izateaz gain, ezin dira izan udalaren kutxetan sarrerak egin edota irabaziak lortzeko aitzakia. Eta kontu horri dagokionez, nire ustetan, arras zaila da jabeek “negozio”an parte-hartzerik izatea, Monistrolgo Markesak adierazi izan duenez» (Gorteetako Batzarraldien Aldizkaria, Senatua, 187. legegintzaldia, V. liburukia, 1916–1917. orr., BASSOLSek aipatua).

G) Ius aedificandiaren edukia, hirigintza proiektuek ukitzen ez dituzten lurretan


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.