Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 195

498

RAMĂ“N PARADA

Horrez landa, Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen ondoren, planen betepena plan horietan jasotako egitarauak kontutan hartuta egin behar da. Hori dela eta, plangintzan nolabaiteko zorroztasun edo gogortasuna ezartzen da, espekulaziorako bide emanez. Horrela, plan bakoitzak betepen-gune batzuei lehentasuna ematen die beste batzuen gain, eta hurrenkera horri ekin behar zaio. Guztiarekin ere, ez da horrelako lehentasunik izango, plan horietako herri zerbitzuen sare zein bide sistemak beteko direla bermatzen bada, nahiz eta sistema horiek gehiegizkoak izan, betepen-guneak behar dituen herri zerbitzuei dagozkienez (Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiaren 35. artikulua). Edozein modutan, 1996ko ekainaren 7ko Errege Dekretu-legea onetsi eta gero, desagertu egin da egitaraupeko eta egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorren arteko bereizketa. Ondorenez, berehalako jarduketa gauza daiteke edozein lurzorutan, bai urrutien dagoen lurzoruan, bai eta hurbilen dagoenean ere. Horrek lurzoruaren eskaintza igotzen badu ere, kokalekurik onena duten lurren atxikipen eta espekulazioa errazten du.

2. PLANGINTZA BETETZEAREN AURRETIAZKO BALDINTZAK Plangintza betetzeko, lehenik eta behin, lurzoru mota bakoitzarentzat dagoen tresnarik xehekatuena onetsi behar da (Lurzoruari buruzko Legearen 142.1. artikulua). Beste hitz batzuez esanik, plangintza bete ahal izateko, hirigintza prozesuak lurzoru mota bakoitzarentzat ezarri duen plana onetsita egon behar da. Aurrerago ikusi dugunez, lurzoru motaren araberako plangintza hori onesten denean, norbanakoak urbanizatze nahiz eraikitze prozesuan sartu behar dira, aplikatu beharreko plangintzan zein hirigintza legerian ezarritako epe eta baldintzetan (Lurzoruari buruzko Legearen 19. art.). Lurzoru mota bakoitzean, plangintza behin betiko zehaztu eta urbanizatze nahiz eraikitze lanak legebidezkotzen dituen plana desberdina da: a) Hiri lurzoruan, nahikoa da plangintza orokorra onestea, plangintza horrek antolamendu xehea jasoz gero; bestela, Barne Berrikuntzarako Plan Berezia edo Xehekapen Azterlana onetsi beharko da. b) Egitaraupeko lurzoru urbanizakorrean, sektore bakoitzeko Plan Partziala onetsi behar da aldez aurretik. c) Egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorrean, jardun aurretik hirigintza jarduketarako egitarauak eta egitarau horiek betetzeko plan partzialak onetsi behar dira. Plangintza betetzeko bigarren urratsa aldez aurretik betepen-guneak mugatzea da. Aurretik esan bezala, betepen-guneak mugatzen dira banaketa-alde


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.