Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 18

HIRIGINTZA ZUZENBIDEAREN JATORRIAK ETA LEHENENGO EREDUA‌

321

rik gauzatzeko egin behar ziren gastuak. Errematearen adjudikaziodunak (hori norbanakoa zein konpainia izan) udalari ordaindu behar zion orubearen balio hori edo lizitazioaren ondorioz handiago suertaturiko balioa. Emakidadunak ere udalari eman behar zion balio horren kalkuluan proiektuen gastu gisa zenbaturiko partida. Halakoetan, emakidaduna subrogatzen zen udalari zegozkion eskubide eta betebehar guztietan. Hori zela eta, emakidadunak hurrengo betebeharrak hartzen zituen bere gain: derrigorrezko desjabetzapenak ordaindu, beharrezkoak ziren errauspenak gauzatu, mota guztietako hiri zerbitzu publikoak ezarri, eta lanen ondorioz sorturiko orubeak erregularizatzeko betebeharrak. Betebeharrok gauzatzeko, emakidadunak zehatz-mehatz bete behar zuen proiektuak agindutakoa. Emakidadunak egindako gastu, zerbitzu eta lanen konpentsazio moduan, emakidadun horri eratxikitzen zitzaion herri bidea egiteko behar ez ziren lurren jabetza. Emakidadunak lurrok modu askean besteren zitzakeen, horretan ondoko muga baino ez zuela: etxadi eta orubeen erregularizazioan, eta eraikin berriei zegozkien kontuetan, proiektuak agindutakoa zehatz-mehatz betetzea.

F) Espekulazioa geraraztea: proiektua betetzearen ondorioz sortutako orubeetan epearen barruan eraikitzeko betebeharra eta jabetza galtzea dakarren zehapena Hizpide dugun sistema horrek abantaila garrantzitsua zekarren, ez baitzuen biderik ematen hirigintza espekulazioa gertatzeko. Eta ez zegoen harako aukerarik, egon ere, hiritik hurbil zeuden lurren jabeentzat ez zelako onuragarria lurrok atxikitzea; bada, lur horiek urbanizatzeko, hirigintzarako proiektu publikoa bete behar zen nahitaez eta, lur horiek derrigor desjabetzekotan, horien truk lurron landa balorazioa baino ez zen ordaintzen, horiei ezelako hirigintza aprobetxamendurik eratxiki gabe. Hirigintza proiektuaren ondorioz sortutako orubeen eskuratzaileek ere ez zuten harako espekulaziorik (hots, orubeak atxikitzean gertaturiko espekulaziorik) eragiten, arrazoi hau zela medio: emakidadunak edo udalari nahiz emakidadunari orubeak erosten zizkion norbanakoak orubeotan eraikinak egiteko betebeharra zuen eta betebehar hori nahitaez gauzatu behar zen proiektuak agindutako epe zehatzean. Proiektuak zehazturiko baldintzetan eta epe luzaezin horretan ez bazen eraikinik egiten, udalak berreskuratzen zituen orubeok, eta emakidadunak edo, hala zenean, erosleak galtzen zuen orubearen truk ordaindutako diru kopurua: ‌ horrelako salmentetan, beren beregi zehaztu behar da zeintzuk diren eraikinak egiten hasi eta horiei buru emateko epeak, epeok luzaezinak direla. Eraikinak ez badira egiten epe horren barruan, orubea udalaren eskuetara itzuliko da eta orubearen erosleak horren truk


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.