PLANEN ERAKETA ETA ERAGINGARRITASUNA
487
batzuk egiteko. Hori dela eta, legeak berak salbuespenak ezarri dizkio arau orokorrari, alegia, Administrazioak obrak egiteko udal lizentzia eskatu behar duela ezartzen duen arauari. Egia esan, lege horrek nahitaez jaso behar izan ditu salbuespenok. Ildo horretatik, Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko 1992ko azaroaren 24ko Legeak, bai eta Aireportuei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legeak ere salbuespen horiek jaso dituzte, portu eta aireportuetan egin beharreko obrentzat. Horren inguruan, gainera, bada beste arazo bat; izan ere, zehaztu egin behar da zeintzuk diren hirigintza plan berriaren ondoreak jadanik eraikita dagoenaren gain. Zer egin behar da plangintza berriarekin bat ez datozen eraikinen kasuan? Errautsi, onartu edo, alderantziz, kargakorrago bihurtu behar ote dira? Eraikinok antolamendutik kanpoko eraikin gisa kalifikatzen dira eta, errespetatzen badira ere, nolabaiteko ÂŤizozketaÂť egoeran geratzen dira. Horren harira, eraikin nahiz instalazio horietan, ezin daiteke honako lanik egin: batetik, sendotze nahiz modernizatze lanik eta, bestetik, bolumena handitzeko zein desjabetzapen balioa gehitzeko lanik; aitzitik, eraikinaren higiene, ornamendu zein artapena dela-eta beharrezkoak diren konponketa txikiak egin daitezke. Hala ere, salbuespeneko kasuetan, sendotze lan partzial eta orduan ordukoak baimen daitezke, baldin eta ez badago ezarrita lan horiek hasi eta hurrengo hamabost urteetan finka desjabetu edo errautsi behar denik. Eraikina plangintzarekin bat etorri ez arren, bera dagoen orubean eraikitzeko oztoporik ez dagoenean, jabeak eraikin hori errautsi eta plangintzarekin bat etorriz berregin dezake. Kasu horietan guztietan, errentariek erretornu eskubidea dute (1992ko testu bateginaren 137. art.).
D) Derrigorrezko desjabetzapenen legebidezkoketa Nondik-nahi begira dakiola ere, planen derrigorrezkotasun eta betearaztasunek sortzen duten arazorik larriena derrigorrezko desjabetzapenen legebidezkoketa da. Ezaguna denez, desjabetzapenak hainbat eginkizun desberdin ditu hirigintza arloan. Hasteko, eta aurretik esan bezala, planek ezarritako herri lanak legebidezkotzen ditu desjabetzapenak. Bestalde, plangintza betetzeko beste modu bat da derrigorrezko desjabetzapena, lankidetza eta konpentsazio sistemen hautabide gisa eratuz. Azkenik, jabeen eginbeharrak bermatzeko bide (desjabetzapena-zehapena) ere bada. Arau orokorra hauxe da: desjabetzapen sistemaren bidez gauzatu beharreko hirigintza planak eta betepen-guneen mugaketak onesten direnean, adierazi behar da, batetik, obrak herri onurarako direla eta, bestetik, desjabetzapenaren helburuak betetzeko eta zortasunak ezartzeko lurrak nahiz erai-