Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 182

PLANEN ERAKETA ETA ERAGINGARRITASUNA

485

egiteko, eraikitzeko, edota lurrak nola edo hala erabiltzeko (Lurzoruari buruzko Legearen 44. art.). Kataluniako hirigintza legeriaren testu bateginak «hirigintza aprobetxamenduaren ziurtagiri» deritzo hirigintza zedulari, eta informazioa baino zerbait gehiago jaso du agiri horretan. Arean bere, Administrazioak luzatzen badu ziurtagiri hori, nahitaez eman behar du ziurtagiri horrekin bat datorren proiektuari buruzko lizentzia, nahiz eta «ziurtagiria jakinarazi ondoren, hirigintza antolamendu berria behin betiko onetsi, edota lizentziak etetea erabaki» (97.3. art.). «Trafiko juridikoari segurtasuna eman nahi dion irtenbide hori —badio FERNÁNDEZ RODRÍGUEZek— gehiegikoa da, ondokoagatik: Administrazioak ziurtagiria luzatzean izan dezakeen errakuntza zigortzen du irtenbide horrek, eta horren ondoriozko lege aurkakotasunak (alegia, plangintzaren kontrako eraikina egiteak) gizarte osoa ukitzen du». Plangintzaren aldarazpenari irtenbide berbera aplikatuz gero, aldarazpen hori eragingabea izango da ondokoagatik: lizentziak onetsi, aldarazi edo eten aurretik ziurtagiria eskatuta, edozein lurjabek defenda dezake bere burua proiektaturiko aldaketari begira; beraz, kasu horretan, aldaketa alferreko gertatzen da. Honako bi aginduek ere planen publizitatearekin dute zerikusirik (baina norbanakoen ikusmiratik eta ez Administrazioaren ikusaldetik): lehenengo aginduaren arabera, lur nahiz eraikinak besterentzeko tituluetan beren beregi jarri behar dira horien hirigintza egoerari buruzko datu guztiak; betebehar hori betetzen ez denean, erosleak kontratuaren suntsiarazpena eta kalte-galeren ordainketa eska dezake urtebeteko epean (45. art.). Bigarren aginduaren ildotik, berriz, norbanakoen ekimenez egindako urbanizatzeetan, lurzati, orube nahiz eraikinak saltzeko edozein motatako publizitate engainagarria erabiltzea hirigintza urratzea da. Halako urbanizatzeetan, plan partzial, plan berezi, hirigintza jarduketarako egitarau zein xehekapen azterlanen behin betiko onespenaren data zehaztu behar da; orobat, bazter utzi behar dira planaren klausulekin bat ez datozen adierazpenak (testu bateginaren 45 eta Araudiaren 167. art.ak).

C) Derrigorrezkotasuna: antolamendutik kanpoko eraikinak Plan zein gainerako hirigintza tresnak nahitaezkoak eta berehala betearaztekoak dira euren behin betiko onespena argitaratu ondoren (131. art.). Planen derrigorrezkotasun horren lehendabiziko ondorea hauxe da: dela Administrazioa dela norbanakoak planei lotuta geratzen dira, hau da, modu berean bete behar dituzte hirigintza legeriak jasotako xedapenak (Lurzoruari buruzko Legearen 134. art.).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.