Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 181

484

RAMÓN PARADA

dizkari Ofizialean argitaratu behar dira, nola onespen erabakiaren eduki osoa, hala ordenantzak eta hirigintza planetako gainerako arauak (65.2 eta 70. artikuluak). Auzitegi Gorenak zurruntasunez aplikatu du agindu hori, zailtasun handiak sortaraziz. Hori dela bide, 1992ko testu bateginak berriro murriztu du argitalpenaren edukia: plangintza tresnak behin betiko onesteko erabakiak bakarrik argiraratu behar dira (124. art.). Azkenik, 39/1994 Legeak aldarazi du toki eraentza (70.1 eta 70.2. artikuluak). Lege horren arabera, Probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira, dela planak onesteko erabakiak, dela toki erakundeek behin betiko onetsitako planen arauak. Xedapen horiek ez dutenez aipatzen autonomi erkidegoek onetsi beharreko planik, bidezkotzeko zaila den tratu bereizkeria sortarazi dute. Egin-eginean ere, autonomi erkidegoek behin betiko onetsitako planen argitalpena testu bateginaren 124.1. artikuluaren arabera egin behar da, lehen bezala (hots, onespen erabakia bakarrik argitaratuko da). Konstituzio Auzitegiak 1997ko martxoaren 20an emandako epaiak —maiz sarri aipatu izan ditugunak— berriro baieztatu du behin betiko onespen erabakiak kasuan kasuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzen duen manua oinarrizkoa eta estatuaren esparrukoa dela (124.3. art.).

B) Publizitatea Argitalpena manuzko betekizuna da, plangintza tresnak zein horietan jasotako hirigintza arau eta ordenantzak onesteko erabakiak baliozkoak izan daitezen. Horrez landa, argitalpenak tresna horien publizitate materiala gauzatzeko balio du. Lurzoruari buruzko Legeak publizitate hori aintzatetsi ez eze, erraztu ere egiten du, beste bide batzuk erabilita. Bada, Lurzoruari buruzko Legeak pertsona orori aintzatetsi dio hurrengo eskubidea: udalean, plan zein tresna horiei buruzko kontsultak egin eta informazioa eskatzeko eskubidea (133. art.). Horrez gain, lurjabeek informazioa eska diezaiokete Administrazioari euren finka, betepen-gune edo sektoreei aplikatu beharreko hirigintza eraentzaren inguruan. Hala behar denean, informazio idazki horretan hauxe adieraziko da: finka dagoen banaketa-aldeari dagokion aprobetxamendu tasa eta, informazioa ematerakoan, lurjabeak eskuratuta dituen hirigintza ahalmenak. Ondore berberetarako, udalari lur zein eraikinaren hirigintza zedula egiteko ahalmena eratxiki zaio (bertan jasotako finkak duen izaeraren arabera). Agiri horrek udal mugarteko finken hirigintza inguruabarrak egiaztatzen ditu. Lurzoruari buruzko Legean jasotako jarduketa sistemaren bat poligono zehatz bati aplikatzen zaionetik, udalek zedula hori eska dezakete lurzatiketa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu