PLANEN ERAKETA ETA ERAGINGARRITASUNA
483
da. Plangintzak ukituriko alde batzuetan, erabaki horrek ÂŤberez dakar lizentzien luzapena etetea, hain zuzen ere, eurei buruz emandako zehaztapen berriek indarreko hirigintza eraentza aldatzen duten aldeetan; horrelakoetan, beren beregi aipatu behar dira eteteak ukituriko aldeakÂť (102. art.). Sarri askotan, bi etete mota horiek batera aplikatu dira; beste batzuetan, horietako bat behin eta berriro errepikatu da. Hori saihesteko, denborazko mugak ezarri zaizkie etetearen ondoreei. Horrela, lehenengo, aukerako etetea egin daiteke plana aztertzeko eta, ondoren, nahitaezko etetea egin daiteke, plan hori onetsi edo aldarazteko; beti ere, etete bi horien gehieneko iraupena bi urtekoa izan daiteke. Nahitaezko etetea bakarrik egin denean, epe bera aplikatzen da. Hortaz, bi urteko epea etetearen gehieneko iraupen epea da, etete hori eragin duen arrazoia zein unea edozein izanda ere. Plana aztertzeko epea, berriz, urtebetekoa da; epe hori igarotakoan ez bada plana hasieran onetsi, etetea iraungi egiten da. Aitzitik, hasierako onespen hori gerogarrenean egiten bada, iraungitako etetea urtebetean berpiztu egiten da, aldarazpena duten aldeetan. Amaitzeko, lizentzien eteteak badu beste gehieneko mugarik: ezin daiteke lizentzien eteterik agindu, bost urte igaro arte aurreko etetea azkendu zenetik.
5. PLANAK INDARREAN JARTZEA ETA PLAN HORIEN ERAGINGARRITASUNA A) Argitalpena Zenbaiten aburuz, hirigintza planek araudi izaera dute; ildo horri ekinez, araudietako xedapenak bezala, planak argitaratu egin behar dira, Konstituzioaren 9. art.ak ezarritako segurtasun juridikoaren printzipioa bete dadin. Edonondik begira dakiola ere, argitalpen hori egiteko modua eta norainokoa aldatu egin dira, planen bolumen nahiz konplexutasunaren ondorioz, ezbairik gabe; arean bere, planek testu idatzi eta agiri grafikoen multzoa osatzen dute eta multzo hori nekez argitara daiteke argitalpen batean. Hori dela eta, Lurzoruari buruzko 1976ko Legeak adierazi zuen Estatuko Aldizkari Ofizialean (edota autonomi erkidegokoan zein probintziakoan) ondokoa bakarrik argitaratu behar zela: hirigintza plan zein arauak behin betiko onesten zituzten erabakiak (44 eta 56. art.ak). Ondorik, Plangintzari buruzko Araudiak zehaztu zuen erabaki horien testu osoa argitaratu behar zela (Plangintzari buruzko Araudiaren 134. art.). Planek betekizun hori nahitaez bete behar zuten, behartze indarra izateko (1976ko testu bateginaren 56. art.). Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko apirilaren 2ko Legeak zabaldu egin du argitalpenaren edukia. Lege horren aginduz, Probintziako Al-