Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 17

320

RAMÓN PARADA

ko Desjabetzapenari buruzko 1954ko Legea eta horrek ez du aipatzen aurreko erregelaren azken zatia; hori horrela izanik, derrigorrezko desjabetzapenaren preziotik ezin deskonta daiteke desjabetzapenak berak derrigor desjabetu ez den zatiari dakarkion hobekuntzarik (36. art.: «… tasazioak egin behar dira, derrigor desjabetuko diren ondasun edo eskubideek balioespenaren espedientea hasteko unean duten balioaren arabera; horretan ez dira aintzakotzat hartu behar derrigorrezko desjabetzapena dakarten lanen gaineko plano edo proiektuaren ondorioz sortzen diren gainbalioak, ezta gerora begira egindako aurreikuspenak ere»). Orobat, lurzoruari buruzko legeriak erregela hori indarrik eta edukirik gabe utzi du erabat, legeria horrek hirigintza balioa onartzen baitu hiri lurzoru eta lurzoru urbanizakorretan. Horrek erakartzen duenez, jabeari eratxikitzen zaio hirigintzaren ondorioz lurren balioak duen gehikuntza eta horrek, bereziki, bete-betean hausten du derrigorrezko desjabetzapenaren balioespenari buruzko filosofia tradizionala.

E) Udalerriek gainbalioak eskuratzea. Kale eta plazen alboetako guneak derrigor desjabetzea eta udalerriek proiektuaren betepenaren gainean zuzenean edo zeharka egindako kudeaketa Lurrak euren landa balorazioaren truk derrigor desjabetu eta lurrotan urbanizazio lanak egin ondoren, kale eta plazen alboetako lurrak orube bihurtzen dira. Gisa bertsuan, lur horien balioa handitzen da, urbanizazio lanen eta lan horien proiektuak lurroi eratxikitako eraikitze aukeren ondorioz. Nolanahi den ere, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legeak ez du biderik ematen onura hori herri bideen alboetako lurren jabeek eskura dezaten, kale eta plazen alboetako alde eraikikorrak ere derrigorrezko desjabetzapenaren objektu direlako, 20 metroko zabaleran (Herrien Saneamendu eta Barne Berrikuntzari buruzko 1895eko martxoaren 18ko Legeak derrigorrezko desjabetzapenaren objektu den tarte hori 50 metrora zabaldu zuen). Lege-agindu horiek direla medio, udalerriak berak eskuratzen ditu «hiririgintza negozioak» dakartzan onurak. Eta onurok lortzeko, udalerriak bi bide erabil ditzake: bata, zuzenekoa, hots, proiektuaren kudeaketa zuzenean gauzatuz; bestea, zeharkakoa, proiektuaren emakida jendaurreko enkantean besterenduz, Cerdák proposatu zuen moduan. Bigarren bide horretan, emakidadunak bere gain hartzen du kudeaketaren arriskua eta hori da 1885eko Legeak lehenespenezkotzat jotzen duen sistema, udalaren zuzeneko kudeaketaren gainetik (51.etik 56.era arteko art.ak). Herri lanen emakida, beraz, udalak eman behar du jendaurreko enkantean. Lizitazioa gauzatzen zen orubeei eratxikitako balioaren gainean, hain zuzen ere, proiektuko lanak egin eta lurrak erregularizatu ondoren, lurrok izango zuketen balioaren gainean; eta balio horri kentzen zitzaizkion, jakina, lanak oso-oso-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu