Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 179

482

RAMÓN PARADA

lortutako behin betiko onespena deuseza izango da planak legearen edo goragoko planen aurkako zehaztapenak jaso dituenean, baita onespen horrek lege nahiz araudietan ezarritako betekizun bereziak bete behar dituenean ere» (arauketa hori guztia gero 1992ko testu bateginak jaso du). Ikus daitekeenez, planen behin betiko onespena saltoka egiten da, hots, jarraikako egintzek ondoz ondo onesten dituzte planaren zati desberdinak. Sistema horrek segurtasun juridikoa hausten du eta, hori saihesteko, Katalunian 1984an eman den legeak hurrengoa ezarri du: planaren azken testua testu bategin antzo aurkeztu behar da, onarturiko zuzenketa guztiak bertan sartuta. Halaber, lege horrek honako aukera jaso du: isiltasun positiboaren bidez gertatu den ustezko onespena behar bezala argitaratzeko eska dakioke Administrazioari. Nafarroan 1989ko ekainaren 9an eman zen legeak dioenez (Lurzoru eta Etxebizitza Arloetan Esku Hartzeko Neurriei buruzkoak, alegia), Administrazio jarduleak zuzenean bete behar du agindu hori, egintza gauzatu zenetik zenbatzen hasi eta hurrengo hilabetean.

4. PLANAK TRAMITATZEN DIREN BITARTEAN, LIZENTZIEN LUZAPENA ETETEA Hirigintzako plan guztiak dira orduan orduko eta aldi baterako tresnak: lehenengoa betetzen denean, edota inguruabarrak aldatzen direnean, beste bat onesten da. Izaera hori dela eta, norbanakoen jarduerak mugatu egin behar dira; bestela, lehenengo plana indarrean dagoen bitartean —indarraldiaren muga-mugan—, norbanako horiek zerbait in extremis eraiki eta eraldaketaren helburuak hutsal ditzakete. Arrisku hori gainditzeko, lizentzien etetea asmatu da, kautelazko neurri antzo. Horretara, hauxe lortu nahi izan da: berehala ordeztuko den plangintza indarrean dagoen bitartean, plangintza hori sendotzen duten aprobetxamenduak oztopatzea. Auzitegi Gorenak honakoa zehaztu du horren inguruan —1988ko azaroaren 7ko epaia—: lizentzien etete egintzak dakarrenez planetan jasotako antolamendua ez aplikatzea, orduan egintza horrek planen moduko araudi izaera du. Hortaz, etete egintza zuzenean zein zeharka aurkara daiteke; zeharkako bidea aukeratuz gero, etetearen aplikazio egintzak aurkaratu behar dira, alegia, lizentzia emateari ezetza ematen dioten egintzak. Beste alde batetik, lizentzien etetea aukerakoa edo nahitaezkoa izan daiteke (102. art.). Aukerakoa izango da, udal plan orokor, plangintzaren arau sorospidezko, plan partzial, plan berezi edo xehekapen azterlanen eraketa edo eraldaketa aztertu behar denean. Kasu horretan, «zenbait erabilera nahiz aldetan, lurrak zatitu, eraiki nahiz errausteko lizentzien luzapena eten daiteke». Haatik, planaren hasierako onespena erabakitzen denean, etetea nahitaezkoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu