PLANEN ERAKETA ETA ERAGINGARRITASUNA
479
hiritarrek ezer jakin gabe erabaki garrantzitsuak hartzea (Plangintzari buruzko Araudiaren 130 eta 132. art.ak). Jendaurreko informazioak eta horren ondoriozko alegazioek osatzen duten parte-hartze teknika, beraz, planaren proeiktua eratu (aurretiazko kontsulta) zein onestean aplikatzen da. Azaldu bezala, tramite hori honexetan datza: proiektua jendaurrean azaltzen da eta entzunaldi epea zabaltzen da, kasuan kasuko alegazioak aurkezteko. Duda-izpirik gabe, tramite horrek balio du, batetik, interesatuek arazoari buruz duten iritzia azal dezaten; gainera, iritzi eta interes horiek sarritan aurkakoak izan arren, Administrazioari informazio oso erabilgarria eskaintzen diote, dela proiektua idazteko, dela eginda dagoen proiektua aldarazteko. Salbuespeneko kasu batzuetan izan ezik, alabaina, iritzi partzial horiek ez dute sekula aldatzen Administrazioaren planteamendua goitik behera, hau da, iritziok ez dakarte osoko hautabiderik. Konponketa handiagoa ala txikiagoa egin eta Administrazioak bere hasierako proiektuei ekingo die. Ondorenez, teknika hori defentsa hutseko teknika da, Frantziako herri inkesta baino askoz ahulagoa. Egin-eginean ere, Frantziako Zuzenbidean jasotako teknika hori askoz positiboagoa da, ondokoagatik: inkestagile edo batzorde baten zuzendaritzapean —ospe handiko pertsonen artean agintari independente batek izendaturiko batzordearen zuzendaritzapean— eta, Administrazioaren proiektuarekin bat ez datozen ikuspegi guztiak aztertu ondoren, proiektu edo plan horren inguruko iritzi objektiboagoa lortzen da eta, hala behar denean, osoko proposamen eta hautabideak eskaintzen dira.
3. UDAL PLAN OROKORRAK NAHIZ PLAN ERATORRIAK ONESTEA. BEHIN BETIKO ONESPENAREN ETA ADMINISTRAZIO ISILTASUNAREN ARAZOAK Planak aurreko epigrafean azaldutakoaren arabera idatzi eta gero, onetsi egin behar dira. Onespen prozedura aurrerago deskribatu dugun bi faseko prozeduraren gisakoa da. Hasierako onespena plana eratu duen organo nahiz toki erakundeak egin behar du; ondoren, jendaurreko informazioaren tramitea bete behar da hilabeteko epean. Udalak egin ez dituen plan zein arauen kasuan, epe hori igarotakoan, iraupen bereko beste epe bat irekiko da, plan edo arauok ukituriko lurraldeetako toki korporazioei entzuteko. Planaren hasierako onespena egin duen erakunde edo organoak jendaurreko informazioaren ondoriozko emaitzak aztertu ondoren, aldaketa egokiak sartu eta behin-behineko onespena egingo du. Aldaketa horiek direla eta, hasieran onetsi zen plana erabat aldatzen bada, jendaurreko informazioaren tramitea betetzeko beste epe bat zabaldu behar da, behin-behineko onespena egin baino lehen. Behin-behineko onespen hori burutu ondoren, erakundeak behin beti-