Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 174

PLANEN ERAKETA ETA ERAGINGARRITASUNA

477

komisarioak ondokoaren berri eman behar die udalei: planak nahiz interes orokorreko proiektuek ukituriko lurraldeari aplikatzeko moduko nazio-agindu, agindu berezi eta herri onurarako zortasunen berri; horrezaz aparte, erabilgarri deritzon edozein informazio bidali behar die. Gisa bertsuan, datu horiek Erregio Kontseilu zein alkateei eta mugakide diren udalei jakinarazi behar zaizkie, baita udalarteko lankidetzarako establezimendu publikoetako buruei ere. Ondoren, proiektuaren inguruko herri inkesta egin behar da, Administrazio Auzitegiko buruak izendaturiko inkestagileak edo inkesta batzordeak zuzenduta. Amaitzeko, onespena udaleko osoko bilkurak egin behar du.

2. PLANEN PROIEKTUAK IDAZTEA ETA HIRITARREN PARTE-HARTZEA Hirigintza arloko plangintzan, bi fase bereizi behar dira: eraketa fasea eta onespena. Lehenengoan, proiektuaren idazketa teknikoa egiten da; gehienetan, udal teknikariek idazten dituzte proiektuok, baina kanpoko aditu espezializatuek ere bete dezakete zeregin hori, horretarako agindua ematen bazaie. Onespen fasea, berriz, benetako fase juridikoa da. Udal Plan Orokorren nahiz udal eremuko arau sorospidezkoen idazketa — baita autonomi erkidegoek horien ordez ezarritako hirigintza tresnena ere— udalek egin behar dute, bai bertako teknikarien bidez, bai profesionalen arteko lehiaketa antolatuz; udalek, berebat, autonomi erkidegoko organo eskudunari nahiz diputazioari eska diezaiokete proiektua idazteko (Lurzoruari buruzko Legearen 109. art.). Edu berean, toki erakundeek egiten dituzte plan partzialak, plan bereziak eta hirigintza jarduketarako egitarauak (Lurzoruari buruzko Legearen 111. art.). Azken horiek udalek ez ezik, kasuan kasuko adjudikaziodunek ere idatz ditzakete, egitarauak emakidaren bitartez kudeatzen direnean (hori plangintzaren betepena jorratzean ikusiko dugu). Bestalde, norbanakoek edo gainerako herri erakundeek idatzi ahal dituzte plangintza orokorra garatzeko behar diren tresna egokiak; idatzi ostean, norbanako zein herri erakunde horiek Administrazioari aurkezten diote idatzitakoa, horrek tramita dezan. Eskubide hori interpreta daiteke eskatzeko eskubide orokorrak hirigintza arloan duen adierazpen modura, baina hasieran eskubide dena «jabeen betebehar bihurtzen da, kasuan-kasuan aplikatu beharreko hirigintza legeriak horrela ezartzen duenean». Eskubide zein betebeharra izan, udalak proiektua idazteko baimena eman badie jabeei, horiek behar dituzten informazio osagai guztiak eska diezazkiekete herri erakundeei; orobat, jabeok finka okupatzearen onura izan dezakete, Derrigorrezko Des-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.