Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 169

472

RAMÓN PARADA

gistro publiko batean. Erregistro hori Hirigintzako Probintzia Batzorde bakoitzaren menpe dago eta, bertan, probintzian indarrean dauden katalogoetako ondasun guztiak aipatu behar dira. Erregistro horretan, aurrearretazko oharrak egin behar dira, dela tramitatzen ari diren planek babesturiko ondasunei buruz, dela historia nahiz arte ondarearen inguruko legeriak edota eremu natural zein babestuaren ingurukoak araututako adierazpena jaso duten ondasunei buruz. Aurrenekoen kasuan, oharra idatzi behar da planaren hasierako onespena egiten den unean, eta bigarren motako ondasunen kasuan, espedienteak hasten direnean.

12. HIRI LURZORUA MUGATZEKO PROIEKTUAK Plangintza orokorrik ez duten udalerri guztiek Hiri Lurzorua Mugatzeko Proiektua egin behar dute. Proiektu horrek hiri lurzoruko lurren perimetroa zehaztu behar du. Lurzoru mota horretan, ondokoak sartzen dira: ibilgailuentzako sarbidea, ur hornikuntza, ur hustea eta elektra energiaren hornidura duten lurrak, edota, gutxienez, luze-zabaleraren erdia eraikita duten aldeak. Gainerako lurrak, lurzoru urbanizakor gisa sailkatuko dira. Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak 1983ko martxoaren 29ko epaian ulertu du Hiri Lurzorua Mugatzeko Proiektua ez dela egiazko plana, ezpada zerbait agertarazteko bide hutsa, hain zuzen, Lurzoruari buruzko Legeak eman dituen nahitaezko irizpideak aplikatuz, eremu baten barruan zer den hiri lurzoru eta zer lurzoru urbanizaezin agertarazteko bidea. Nolanahi den ere, proiektuon helburua ez da lurzoru horiek Administrazioak bere erara antolatu ahal izatea, baizik eta lurzoruoi modu automatikoan eta nahitaez aplikatzea plangintzarik gabeko kasuetarako legeak ezarri duen antolamendua; antolamendu hori zuzeneko, nahitaezko eta zehatza da. Esanak esan, Auzitegi Gorenaren tesi horrek ez du kontutan hartu plangintza orokorrik egon ez arren, hiri lurzoruan eraikitze jarduera gauza daitekeela. Hori dela bide, Hiri Lurzorua Mugatzeko Proiektuak, hiri lurzoru kategoriaren barruan dauden lurren perimetroa zehaztu eta hurrengoari buruzko zehaztapenak jaso ditzake (139. art.): jadanik ezarrita dagoen bide sistemaren lerrokadurei buruzkoak (zehaztapen horien bidez, bide sistemaren akatsak osatzen dira), eta eraikitzeko baldintzen arauketaren ingurukoak (arauketa hori ordenantza egokietan jasotzen da).

13. URBANIZATZE PROIEKTUAK Lurzoruari buruzko Legeak planen arauketaren barne urbanizatze proiektuak sartu ditu, nahiz eta esangura hertsian proiektu horiek antolamendu izae-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu