Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 167

470

RAMÓN PARADA

Amaitzeko, plan partzialek ondoko agiriak jaso behar dituzte: informazio planoak (katastroaren ingurukoak barne), plano horietako zehaztapenak bidezkotzen dituzten ikerketak, proiektuaren planoak, zerbitzuen inguruko zehaztapenak eta, azkenik, plana betetzeko behar diren ordenantza arautzaileak; horiez gain, araudi bidez xedaturikoa ere plan horien barne sartu behar da.

10. XEHEKAPEN AZTERLANAK Plan orokorretako (hiri lurzoruaren kasuan) edo plan partzialetako zehaztapenak osatu nahiz egokitu behar direnean, xehekapen azterlanak egin behar dira. Azterlan horien helburua lerrokadurak nahiz sestrak adieraztea da, edota bolumenak plangintzako zehaztapenen arabera antolatzea. Xehekapen azterlanek plangintzaren oinarrizko zehaztapenei eutsi behar diete, eurek ukituriko lurrei dagokien aprobetxamendua aldatu gabe. Edonola ere, azterlan horiek ezin diezaiekete kalterik eragin lur mugakideei; orobat, azterlanok ezin dezakete lur horietako antolamenduaren baldintzarik aldatu (91.3. art.). Bestalde, azterlan horiek egitea aukerakoa denez, eztabaidatu izan da xehekapen azterlanak plangintzaren osagaiak ala plangintza betetzeko agiriak ote diren. Zinezko planak direla defendatzen dutenek adierazi dute xehekapen azterlanek lurralde eremu mugatua eta helburu oso zehatza izan arren, eraikitzeko eskubidearen azken definizioa emateko balio dutela, eraikikortasun bolumenak zehazten baitituzte. Edonondik begira dakiola ere, tresna horren egokitasun nahiz komenigarritasuna ezin daitezke hain erraz bidezkotu. Xehekapen azterlanak tresna baliozkoak izan daitezke hirigune txit handiak antolatzeko, baina azterlanok udal plangintza osatu edo egokitzeko tresnatzat hartzeak —eta aukerako tresnatzat, gainera— hainbat eragozpen eta arrisku dakartza. Xehekapen azterlanek hagitz zailtzen dute hirigintzako plangintzaren prozedura beharrizanik gabe, lerrokadura nahiz sestrak edo eraikikortasun bolumenen berrantolamendua azterlan horien bidez ezartzeko joera sortu baita. Halakoetan, xehekapen azterlanak egitea alferrikako lana burutzea da, zehaztapen horiek beti ezar daitezkeelako Plan Orokorraren bidez, hiri lurzoruaren kasuan, edo plan partzialen bidez, lurzoru urbanizakorraren kasuan.

11. PLAN BEREZIAK Izenak berak adierazten duen bezala, plan berezien ezaugarririk nabariena eurek ezarritako antolamenduaren berezitasuna da. Egin-eginean ere, plan bereziek ez dute antolatzen lurralde sektorerik modu orokorrean, plan partzia-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu