468
RAMÓN PARADA
Apirilaren 14ko 7/1997 Legeak baliozkoturiko Errege Dekretu-Legeak (ekainaren 7koak) ezabatu du hirigintza jarduketarako egitarauak adjudikatzeko lehiaketa, eta horrek ez dio mesede handirik egingo dekretu horren gardentasun zein moraltasunari. Valentzian 1994ko azaroaren 15ean emandako legeak, ordea, lehiaketa hori ezarri du, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legeak obren emakidetarako xedaturiko teknika (proiektuen elkarlehia) erabilita (teknika hori aurreko kapituluetan aipatu dugu).
9. PLAN PARTZIALAK Plan Partzialak plangintzaren azken maila osatzen du. Plan horren helburua hauxe da: egitaraupeko lurzoru urbanizakorrean nahiz urbanizatzeko moduko lurzoru gisa kalifikaturiko lurzoruan, Plan Orokorra zein plangintzaren arau sorospidezkoak garatzea hurrenez hurren, eta egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorrean, hirigintza jarduketarako egitarauak garatzea; horretarako, plan partzialek plan orokor, sorospidezko arau nahiz jarduketarako egitarau horien lurralde eremuko zati bat xehetasunez antolatzen dute (Lurzoruari buruzko Legearen 83.1. art.). Bada, Plan Partziala onetsi ondoren hasten da plangintzaren betepena, hots, orduantxe ematen zaio hasiera eraikuntza edo urbanizatze faseari (kaleak, plazak eta abar). Fase hori urbanizatze proiektuek egituratu nahiz babesten dute, baina tresna hori ez da, esangura hertsienean ere, hirigintza antolamendurako tresna. Urbanizatze hori gauzatu eta gero, orubeetan eraikinak egin daitezke, kasuan kasuko eraikitze lizentziak zehazturikoaren arabera. Guztiarekin ere, Plan Partzialak plangintzaren azken maila osatu arren, gerta daiteke plan hori Xehekapen Azterlan bat erabilita osatu nahiz egokitu beharra, Plan Partzialak ezarritako antolamendua ez denean nahikoa xehea (lurzoruan ere berdin gertatzen da). Plan Partzial adierazmoldea, dena dela, ez dator bat plan mota horren izaerarekin. Plan Partziala plan zehatz eta xehea da, eta adierazmolde horrek, ordea, lurralde eremu murriztu edo mugatua duen plana gogorarazten digu. Gehienetan, Plan Partziala eremu mugatua duen plana izan ohi da, baina hori ez da planaren ezaugarririk bereizgarriena, plan bereziek ere ezaugarri bera baitute. Hori dela bide, zuzenagoa izango litzateke Plan Partzial adierazmoldearen ordez, besteren bat erabiltzea, esaterako, Plan Xehea. Italian, Hirigintzari buruzko 1841eko Legeak horren antzeko adierazmoldea erabili du (Piani Particolareggiati), eta tresna hori da, hain zuzen, Espainian Plan Partzial izenarekin jaso den tresna, Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen bidez. Aurrerago esana doan bezala, Plan Partzialak beti garatzen ditu aurretiaz onetsitako beste hirigintza tresna orokorrago batzuk. Hortaz, lehen plan par-