Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 162

HIRIGINTZA PLANAK. PLAN MOTAK

465

«nabaria zelako alderdi auzi-jartzaileari emandako tratu desberdina, bai denborari begira, bai eta inguruko jabeen egoerari begira ere; gainera, auzoko finkekin konparatuz jabe auzi-jartzaileak izandako tratu desberdin horrek ez zuen “bidezkoketa ez azalpenik”».

7. HIRIGINTZA ITUNAK ETA PLANAK ERATZEKO AHALGOA Administrazioak alde bakarrez jarduten du eta araudien zein administrazio egintzen bitartez adierazten du bere borondatea; goian azaldu ditugun planak araudi horien garapen dira. Horrez gain, Administrazioak egin ote dezake hirigintza itunik?, norbanako ukituekin egindako akordioen bidez ordez ote ditzake planen aplikazio egintzak? BUSTILLO eta CUERNOk ohartarazi bezala, erantzuna baiezkoa izan behar da ondoko kasuan: hirigintza antolamenduak berak ezartzen duenean hirigintza jarduketa Administrazioaren eta norbanako ukituen arteko borondate akordiotik datorrenean. Horixe da hirigintza itundu deritzonaren kasua, hots, honako egitarau nahiz hitzarmenak eratu eta betetzearen ondorioz jaiotako hirigintzaren kasua: hirigintza jarduketarako egitarauak (1992ko testu bateginaren 177.etik 184.era arteko art.ak), derrigorrezko desjabetzapenak zeharka kudeatzeko hitzarmenak (213. art.), urbanizatze lanen kostuei buruzko hitzarmenak (155 eta 163. art.ak), sistemarik gabeko jarduketetan hirigintza aprobetxamenduen transferentziak gauzatzean, Administrazioak tartekari moduan esku hartzeko hitzarmenak (194. art.), urbanizatze lanak egin eta mantentzeari buruzko hitzarmenak norbanakoek idatzitako plan eta proiektuetan (105. art.) eta Udalaren Lurzoru Ondareko lurrak lagatzearen inguruko hitzarmenak. Edu berean, kontutan izan behar dira autonomi erkidegoetako legeriek ezarritako aginduak. Horietako batzuek orokorrean arautu dute hirigintza itunen erakundea (Nafarroa, Valentzia edo Madrilek); beste batzuek, berriz, gai zehatzei buruzko hitzarmenak aipatu dituzte (Valentzia, Nafarroa, Madril, Katalunia, Kanariak, Galiziak). Nolanahi den ere, Zuzenbide tipoaren araberako hitzarmen horiek guztiek ez dute legebideztaketa arazorik azaltzen; bai, ordea, Estatuaren Kontratuei buruzko Legearen 4. art.tik eta Toki Eraentzari buruzko Legearen testu bateginaren 111. art.tik ondorioztaturiko legebideztaketa orokorra baino ez duten hitzarmenek (artikulu horien arabera, «Administrazioak komenigarri deritzen kontratu, itun zein baldintzak itun ditzake, baldin eta horiek ez badira herri interesaren, antolamendu juridikoaren edo administrazio onaren printzipioen kontrakoak»). Horrenbestez, artikulu horiek abiaburutzat hartuta, Administrazioak Zuzenbide tipotik kanpoko kontratuak egin ditzake —eta, ondorenez, hitzarmenak ere bai—, baldin eta artikuluan ezarritako muga xeheak errespe-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu