Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 15

318

RAMÓN PARADA

kopuruaren truk. Enkantea egin eta gero, emakidaren adjudikaziodunak prezioa udal altxorrean sartu behar zuen; horrela, emakidaduna udalaren eskubide eta betebehar guztietan subrogatzen zen eta bere gainean hartzen zituen derrigorrezko desjabetzapenak ordaindu, beharrezko errauspenak egin, orotariko zerbitzu publikoak ezarri eta hirigintzaren ondorioz sorturiko orubeak erregularizatzeko betebeharrak. Konpentsazio gisa, emakidadunari eratxikitzen zitzaion herri bideak egiteko erabiltzen ez ziren lurren jabetza, hau da, hirigintzaren ondorioz sorturiko orubeen gaineko jabetza. Emakidadun horrek konpromisoa hartzen zuen, aldez aurretik finkaturiko epean orubeotan eraikinak egiteko. Eraikinak emakidadunak berak ala orubeen erosleek egin behar zituzten eta, hala gertatzen ez bazen, batek edo besteek orubearen gaineko jabetza galtzen zuten, inongo kalteordainik eskuratu gabe. D) Derrigorrezko desjabetzapenaren balioespena. Herri lanen proiektuak erakarritako hirigintza balorazio oro baztertzea Urbanizatze prozesuak erakarritako onura eta gainbalioak herriaren eskuetan geratu eta, ekonomiaren ikuspuntutik, urbanizatze negozio edo lanak biderakorrak izan zitezen, prozesu horren kudeaketa udalak berak egin behar zuen, zuzenean edo zeharka. Horrez gain, herri lanek ukituriko jabetzei ezin eratxiki zekiekeen inolako hirigintza gainbaliorik edo, bestela esanda, derrigorrezko desjabetzapen prozesuetan baloratu beharreko eraikitze aprobetxamendurik. Azalpen horri eutsiz, herrien berrikuntza, saneamendu, zabaldura eta gainerako hobekuntzei buruz Posada Herrerak 1861eko abenduaren 19an Gorteetan aurkezturiko lege proiektuak lurrak balioesten zituen; balioespen hori egiteko, proiektu horrek, batetik, kontutan hartzen zituen lurren egungo balioa (horrek ez duela barneratzen inolako eraikikortasunik, jakina) eta finkei eragindako kalte-galerak. Bestetik, kontribuzio berezien teknikari aurrea hartuz, proiektu horrek balioespenetik kentzen zituen proiektaturiko berrikuntzen edo herri lanek erakar zitzaketen hobekuntzen ondorioz jabeok beste lur batzuetan lortutako onurak eta prezio igoera. Lege proiektuak kopuru horien arteko konpentsazioa onartu zuen, bi balioen arteko berdintasuna lortu arte. Finken balioa onura horien balioa baino handiagoa bazen, tarte hori jabeari ordaintzen zitzaion; baina, kontrakoa gertatuz gero, ezin zitzaion jabeari ezer erreklamatu (9, 25, 26, 34 eta 35. art.ak). Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legeak, 1836ko Legeak bezala, ez zuen onartu lurrei landa lurzoru gisa zegokien balioa baino balioespen handiagorik (balio hori kalkulatzen zen lurrok zuten salmenta edo errenta balioaren arabera, kontu hori bestelakoa izanik). Bistakoa denez, lege horrek ez zuen barneratu egun balioespenak kalkulatzeko kontutan hartzen den hirigintza balioa, hau da, planak ahalbideratzen duen eraikikortasunaren balioa,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu