Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 152

HIRIGINTZA PLANAK. PLAN MOTAK

455

nera, erabilera horiek gauzatzeko, administrazio organo eskudunak emandako lizentzia behar da. Edonola ere, publizitatea debekatuta dago. Zortasun aldea okupatu edo erabiltzearen ondorioz, kalteordaina eman behar da (22. artikulua). c) Ukipen aldea, azkenez, errepidearen albo bietara dauden bi lurrerrenkek osatzen dute. Lurrerrenka horiek, barne aldetik, zortasun aldeak mugatzen ditu, eta kanpo aldetik, lur-berdinketak dituen ertzen bi lerro parelelok; lerro horiek ertzetatik 50 metroko distantziara daude, nazioko errepide-sarearen barneko errepideak direnean, eta 30 metroko distantziara gainerakoetan. Autoestrata, autobia nahiz bide arinen kasuan, distantzia hori 100 metrokoa da. Alde horretan, edozein obra egin, erabilera nahiz destinoa aldatu edota zuhaitzak landatu zein moztu ahal izateko, errepidearen gaineko eskumena duen administrazio erakundearen baimena behar da; edozein modutara ere, kontutan izan behar dira udalaren eskumenak nahiz gai horren inguruko beste eskumenak. Hemen ere, publizitatea debekatuta dago. d) Hiru alde horiez gain, ezin ahaztu daiteke eraikuntzaren muga den lerroa. Lerro hori galtzadaren kanpo aldeko ertzaren 25 metrora dago; autoestrata zein autobietan, aldiz, 50 metrora (berdin neurtuta). Herri jabariko, zortasuneko nahiz ukipeneko aldeetako eraentzek agindutakoaz aparte, eraikuntza lerroak baditu bere ondore bereziak: lerro horren barne, ezin daiteke eraikinik egin, berregin edo handitu, lan horiek ezinbestekoak ez badira jadanik eginda dauden eraikinak artatu eta iraunarazteko. Agindu hori gorago deskribaturiko lurzoru-eraentzen gain dago (25. art.).

Hiri guneetatik doazen errepideen kasuan, aurrerago aipaturiko xedapen horiek salbuespenak izan ditzakete. Eraikinetan atzera-emangune edota erretrankeoa egiteko behar diren gutxieneko distantziak, kasurako, gutxitzen dira, Udal Antolamendurako Plan Nagusiak edo Hirigintza Jarduketarako Egitarauak ezarritakoaren arabera. Orobat, hirigintza planik egon ez arren, udalak, organo eskudunen txostenak jaso ondoren, eraikinen eta errepideen artean egon beharreko distantzia erabaki dezake. Errepideei buruzko legeria ez eze, Itsasertzen ingurukoa ere aipa daiteke. Legeria horrek —itsas demanioari buruzko kapituluan jorratu dugunak— itsasbazterretako lurren erabilera eta eraikuntza mugatu ditu. Aiurri berean, kontutan izan behar da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak eta Airezko Nabigazioari buruzko 48/1960 Legeak xedaturikoa (azken horrek herri guneen hurbiltasuna abiapuntutzat hartuta mugatzen ditu erabilera eta eraikuntza).

4. UDAL ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu