Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 150

HIRIGINTZA PLANAK. PLAN MOTAK

453

Lurzoru urbanizakorrean, plan partzialek garatzen dute Plan Orokorra. Plan horiek egitaraupeko lurzoru urbanizakorra antolatzen dute sektore batean; ondorenez, lurzoru mota horren inguruko estandarrak eta Plan Orokorrak hiri lurzoruarentzat ezarritakoak antze-antzekoak dira, haiek pixka bat xeheagoak badira ere. Horrenbestez, plan partzialek hauxe zehaztu behar dute nahitaez: parke nahiz lorategiak eta kirol zein jolasaldirako guneak egiteko lur erreserba; gune horiek erkidegoaren beharrizanetan oinarri izanik egin behar dira. Erreserba horretarako destinatzen den lurraren luze-zabalera, gutxienez, etxebizitza bakoitzeko 18 metro karratukoa izan behar da, eta ez bada beren beregi finkatu eraiki daitezkeen etxebizitzen kopuru zehatzik, proportzio bera ezartzen da bizitzeko eraikinen 100 metro karratu bakoitzeko. Edozein kasutan, erreserba hori ezin izan daiteke antolatuta dagoen luze-zabalera osoaren 100eko 10 baino txikiago, lur edo eraikinei emango zaien destinoa edozein izanda ere. Gainera, erreserba horrek ez du zerikusirik izango Plan Orokorrean gune askeetarako edo parkeak egiteko berdeguneetarako ezarri direnekin. Gutxieneko erreserba horiek, bestalde, herri jabarikoak eta herri erabilerakoak izan behar dira (83.2. art.). Halaber, kultur zentro zein irakastegiak eraikitzeko lur erreserba egin behar da plan partzialetan. Erreserba horren gutxieneko proportzioa 10 metro karratukoa izan behar da etxebizitza bakoitzeko edo, ez bada beren beregi finkatu eraiki daitezkeen etxebizitzen kopuru zehatzik, bizitzeko eraikinen 100 metro karratu bakoitzeko. Metro karratu horiek batu behar dira, eskola unitate osoak eratzeko behar diren moduluak kontutan hartuta. Edu berean, tenpluak, laguntza zein osasun zentroak eta gizarte nahiz herri intereseko gainerako guneak egiteko erreserbatu diren lekuak zehaztu behar dira. Azkenik, sektoreari dagozkion komunikabideen taxuketa nahiz ezaugarriak, eta sektore horren eta Antolamendurako Plan Orokorrean finkaturiko komunikazio sistema orokorraren arteko lotunearen ezaugarriak aipatu behar dira. Taxuketa horrek bide-sare osoko lerrokadura, sestra eta babes-guneak finkatu behar ditu. Horrezaz aparte, aparkalekuen aurreikuspena egin behar da planotan, gutxieneko proportzioa eraikitako 100 metro karratu bakoitzeko aparkaleku plaza bat izanik.

B) Zuzenean aplikatzeko moduko lege-aginduak Estandar horiez gain, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak lehenengo eta 1992ko testu bateginak gero, zuzenean aplikatzeko moduko aginduzko arau hau ezarri dute eraikinen kanpoko itxurari buruz: ÂŤoinarrian, eraikinak euren inguruneari egokitu behar zaizkio eta, horretarako, izaera artistiko, historiko, arkeologiko, tipiko edo tradiziozkoa duen multzo baten barruan dauden eraikinak edota multzo horretatik oso hurbil daudenak multzoarekin harmonizatu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu