452
RAMÓN PARADA
landara (hiri lurzorua, hiri erreserbarako lurzorua eta landa lurzorua bereiztu zituen), ez zion inolako lege baldintzarik ezarri plangintza jarduerari. Hori dela eta, Zuzenbidearen ikusaldetik, plangintza plan-egile bakoitzak hirigintza arloan zuen trebetasunaren eta inguruko interesek eragindako presioen esku geratu zen. Plangintzaren inguruko askatasun edo zuhurtziarakotasun sistema hori 1975eko Eraldaketa Legeak aldatu zuen. Lege horrek hainbat estandar edo antolamendu irizpide material jaso zituen (beharrezko zirenak baino gutxiago). Harrezkero, irizpide edo estandar horiek gogoan izan behar dira planak egin eta onesterakoan.
A) Hirigintza-estandarrak Hirigintza-estandarrek urbanizatzeke edo eraikitzear dagoen alde bateko ekipamendu edo zuzkidura maila adierazten dute; beraz, estandar horiek zenbakiz jarritako adierazkariak dira. Beste alde batetik, hirigintza-estandarrak udal plan orokorren gain dute eragina, eta horrelakorik egon ezean, plangintzaren arau sorospidezko eta osagarrien gain ere. Estandarrek planek baino lotura tekniko hertsiagoa ezartzen dute, hirigintzako plangintzan dagoen administrazio zuhurtziarakotasuna urrituz. Horretara, estandarrek planen legezkotasuna gehiago kontrolatzea ahalbideratzen dute ondokoagatik: plan horiek estandarren aurkako zerbait onetsiz gero, onetsitako hori deuseza izango da Zuzenbide osoz. 1992ko testu bateginak udal plan orokorretako xedapenen artean ondokoa sartzea agindu du, antolatuta dagoen lurralde osorako: ÂŤHerri parke edo berdeguneetarako destinatu diren gune askeak, eta erkidegoaren ekipamendurako guneak; gune aske horien proportzioa ezin daiteke izan biztanleko 5 metro karratukoa baino txikiagoaÂť [72.2.d) art.]. Zehatzago esateko, hiri lurzoruari dagokionez, Plan Orokorrak hurrengo zerbitzuak ezartzeko behar den lurzorua aurreikusi behar du: herri parke nahiz lorategiak, kirol edo jolasaldirako guneak, tenpluak, irakastegiak, laguntza nahiz osasun zentroak, eta herri nahiz gizarte intereseko gainerako zerbitzuak. Lurzoru hori biztanleen gizarte zein ekonomiazko ezaugarrien arabera eta, beti ere, gaiari buruzko legeria zehatza kontutan izanda zuzkitu behar da. Horrezaz aparte, planak herri bide-sarearen taxuketa nahiz ezaugarriak eta aparkaleku publiko zein pribatuetarako destinatu diren lurzoruak zehaztu behar ditu [Lurzoruari buruzko Legearen 72.3.a) art.]. Deitoragarria da hiri lurzoruari buruzko estandar edo lege lerruneko araurik ez egotea, plan-egileari jadanik eraikita dauden aldeetako eraikikortasuna igotzea eragozteko, eta eraikita dagoenaren errauspena zigortzeko. Halako araurik izan balitz, Espainiako hiribildu edo hiriek euren behialako itxura eta izaerari eutsiko zieketen.