Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 148

HIRIGINTZA PLANAK. PLAN MOTAK

451

horren aburuz, Konstituzioak espazioan eragina duten hainbat eskumen eratxiki dizkio estatuari, hau da, eremu fisikoan zuzeneko eragina duten eskumenak (hala nola, EKren 149.1, 4, 13, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25 eta 28. art.etan aipaturikoak); eskumenok egikarituz, estatuak lurralde antolamendua alda dezake. Hori dela eta, estatuak badu legebideztaketarik honakoa planifikatzeko: bere sektorekako eskumenak lurraldean nola egikaritu, egoki deritzen teknikak erabilita (Azpiegituren Plan Zuzentzaile deituriko teknika, adibidez). Edu berean, EKren 149.1.13. art.ak eratxikitako eskumen titulua erabilita, estatuak koordinazio formula egokiak ezar ditzake; horrenbestez, koordinaziorako eskumen horiek egikarituz, estatuko Administrazioaren erabakiek lurraldean eragina dutenean, baldintzatu egiten dute autonomi erkidegoen lurralde estrategia. Edozein kasutan ere, 1992ko testu bateginaren 244. artikuluak —horren betebehar izaera 1986ko maiatzaren 13ko konstituzio epaiak baliozkotu du— hauxe ahalbideratu dio estatuari: horren proiektuak Espainiako lurralde osoan ezarri ahal izatea, nahiz eta horrekin autonomi erkidegoek aldez aurretik egindako lurralde antolamendua hautsi. Eskuliburu baten ezaugarriak kontutan izanik, argi dago kapitulu honetan ezin daitekeela azaldu autonomi erkidegoetako lege bakoitzak (gorago aipatu ditugun legeetariko bakoitzak, alegia) lurralde antolamenduari eta plangintzari buruz ezarritako arauketa. Hori dela bide, Lurzoruari buruzko 1992ko Legearen testu bateginak jasotako arauketa izango da antolamendu zein plangintzaren inguruko arazoaren ardatz, horrexek eratortzen baititu autonomi erkidegoetako arauketa guztiak. Horrez landara, oinarrizko lege horrek osatzen duen enbor erkide hori, Guadiana bezala, berriro agertu eta indarrean jarri da zenbait autonomi erkidegotan, hain zuzen ere, horrexetarako legeak emanda, arauketa hori baliozkotu duten autonomi erkidegoetan. Guztiarekin ere, autonomi erkidego bateko hirigintza eraentza zehatz ezagutu nahi duenak erkidego horretako legeria berezia kontsultatu beharko du.

3. PLANGINTZAREN OSAGAI ARAUTUAK. LEGEAK EZARRITAKO ESTANDARRAK ETA ZUZENEAN APLIKATZEKO MODUKO ARAUAK Besterik xedatu ezean, hirigintzako plangintza izaera teknikoa duen administrazio jarduera da, eta hirigintzak jakintzagai tekniko gisa eskaintzen dituen irizpideek eraentzen dute jarduera hori. Ikuspegi juridikotik abiatuz gero, ostera, irizpide horiek Administrazio zuzenbidearen honako printzipio orokorraren bitartez bakarrik izan daitezke zuzenean lotesleak: Administrazioak zentzuz jardun behar duela agintzen duen printzipioaren bitartez. Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak udal lurraldearen sailkapen zehatza egiteaz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.