Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 146

HIRIGINTZA PLANAK. PLAN MOTAK

449

zuzentzaileek —edo autonomi erkidegoek erabiltzen duten antolamendu tresna baliobestekoek— Lurzoruari buruzko Legearen aginduak eta lege hori aplikatzeko egin diren araudietan jasotakoak bete behar dituzte. Orobat, Administrazioak udal plan orokorrak idatzi behar dituenean, koordinaziorako lurralde planek ezarritakoa bete behar du (Lurzoruari buruzko Legearen 70.2. artikulua). Gisa bertsuan, ezin daiteke Plan Partzialik idatzi, harik eta Udal Plan Orokorra edo plangintzaren arau sorospidezkoak onetsita egon arte; gainera, plan partzialek ezin dezakete Plan Orokorraren nahiz arau sorospidezkoen agindurik aldatu (Lurzoruari buruzko Legearen 83.1. art.). Planen izaera juridikoaren alorrean, denetarik entzun da. Batzuen ustez, planak administrazio egintzak dira; beste batzuen iritziz, ordea, araudiak; halaber, badira plan horiek egintza misto edo konplexutzat (hau da, egintza eta arautzat) hartzen dituztenak; eta, atzenean, zenbait autoreren aburuz, planek aurreko kategoria horietan sartzen ez diren aliuda edo tertium geniusa osatzen dute. Azken finean, sistema juridikoa nolakoa, kalifikazioa halakoa izaten da. Espainiako autorerik gehienek planen arau izaera baieztatu dute, plan horiek Administrazioa eta norbanakoak lotzen dituzten xedapen edo arauak jasotzen dituztelako. Horixe dio, bederen, Lurzoruari buruzko Legearen 134. art.ak: «Norbanakoek ez eze Administrazioak ere bete behar ditu hirigintza antolamenduari buruz hurrengo arauetan jasotako xedapenak: aplikatu beharreko hirigintza legerian, eta legeria hori abiaburutzat hartuta onetsitako plan, hirigintza jarduketarako egitarau, xehekapen azterlan, proiektu, arau zein ordenantzetan jasotakoak». Jurisprudentzian ere, planak arau gisa ikusten dituen ulerkera gailendu da (besteak beste, Auzitegi Gorenaren epai hauek aipa daitezke: 1974ko maiatzaren 22koa, 1979ko urriaren 2koa, 1980ko irailaren 29koa eta, amaitzeko, 1991ko otsailaren 11koa). Ildo bertsutik, Estatu Kontseiluak ulerkera bera aintzatetsi du (1974ko uztailaren 11ko irizpena). Zernahi den ere, plangintzak osatzen duen arau sistema berezia da, beraren barne plan bakoitzaren garrantzi erlatiboaren araberako hierarki hurrenkera dago eta. Sistema horretan, bestalde, xedapen orokorrak argitaratzeko betekizun formalak gutxitu egin dira, gero ikusiko dugun bezala.

2. AUTONOMI ERKIDEGOETAKO ARAUTEGIA ETA ESTATUAK HIRIGINTZA PLANEI BURUZ EGINDAKO ARAUKETAREN KONSTITUZIOAURKAKOTASUNA Autonomi erkidegoetako estatutuek hirigintzari zein lurraldearen antolamenduari buruzko zenbait eskumen jaso dituzte eta, horiek erabilita, autonomi erkidegoek lurralde antolamendurako euren eskemak egin dituzte. Zeregin horretan, Katalunia izan zen aitzindari, Lurralde Politikari buruzko 1983ko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.