Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 143

446

RAMÓN PARADA

1. HIRIGINTZA PLANAK. PLAN MOTAK ETA PLANEN IZAERA Aurreko kapituluetan azaldu dugun moduan, Lurzoruari buruzko 1956ko Legea onetsi baino lehen, hurrengo arauek zehaztu zuten urbanizatze eta eraikitze prozesuen arauketa: lerrokadura planetan ezarritako xedapenek, udal ordenantzek eta zabaldura zein barne berrikuntzari buruzko proiektuek; horiek guztiak herri lanen proiektutzat jo ziren. 1956ko Legeak, ostera, beste modu batera egituratu zituen Estatuaren eta lurraldearen arteko harremanak; ORWELL idazlearen ulerkerari eutsiz, 1956ko Legean estatuak aldez aurretik eta goitik behera kontrolatu nahi zuen lurraldearen gain gauzatu nahi zen jarduera oro. Egin-eginean ere, lurraldean gara zitezkeen eragiketa eta erabilera guztiak aurretiaz zehazteko planak eratu zituen lege horrek, lurzoru mota bakoitzean eragin desberdina zuten planak, alegia. Hori ikusita, argi zegoen hiriaren eraketa aldez aurretik itxuratzeaz gain, plangintzak lurraldearen antolamenduarekin zerikusia zuen guztia arautu zuela, eta ez bakarrik biztanledun guneei loturiko aldeak. 1956ko Legeaz geroztik, hurrengo zeregin guztiak barneratu zituen plangintzak: planak edo lurralde antolamendurako gainerako tresnak egitea; bizitzeko guneak biztanleei ondoen zetorkien moduan kokatzea; herri bide nahiz komunikabideen taxuketa egituratzea; parke zein herri lorategietarako guneak ezartzea; gizarte nahiz herri intereseko toki eta zentro, irakastegi, aireportu eta antzeko tokiak kokatzeko guneak zehaztea; babes ofizialeko nahiz publikoko eraentzaren bati loturiko etxebizitzak eraikitzeko lurrak kalifikatzea; eta, azkenik, lurzoru, lurpe edota eraikinen erabilera mugatzea (1992ko testu bateginaren 3. art.). Hirigintzako plangintzaren gaurko kontzeptuaren zabalerarekin bat etorriz (esangura zabalean, lurraldearen antolaketa gisa ikusten da plangintza hori), hirigintza planak orain ez dira mugatzen hiri nahiz udal eremu horretara. Haatik, plan horiek bi maila dituzte: zuzendaritza nahiz estrategia maila eta, horren azpian, hiri edo udal maila, xeheagoa eta eragingarriagoa dena. Lehenengo mailan sartzen dira, nola Antolamenduari buruzko Nazio Plana, hala koordinaziorako lurralde plan zuzentzaileak. Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak adierazi zuenez, Nazio Plan horren helburua lurraldea antolatzeko gidalerro nagusiak ezartzea izan behar zen, baina legeak aipamen hori jaso bazuen ere, Nazio Plana oraindik egiteke dago. Koordinaziorako lurralde plan zuzentzaileak ere zuzendaritza maila horren barne sar daitezke eta, euren parean, autonomi erkidegoetako legeriek lurraldea antolatzeko ezarri dituzten tresnak daude. Horiek guztiek osatzen duten goiko maila horrexetan hartzen du indarrik gehien ondoko arazoak: lurralde plangintzak duen izaera horizontalaren eta sektorekako politika nahiz planen arteko gatazkak. Egin-eginean ere, lurralde planek lurralde baten inguruko eginkizun zein interes


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu