316
RAMÓN PARADA
gak berrezartzea lortu nahi zuen eta, horretarako, fatxadak erloka, taldeka edo orubeka modu oktogonalean egokitu behar zitzaizkion taxuketa berriari. Halaber, CerdĂĄk beste bi helburu iritsi nahi zituen: batetik, lanak egiteko finantzaketa ukituriko jabeek aurreratzea eta, bestetik, hirigintza lanen gastu materialak eta finantzaketa gastuak, eta hirigintzaren ondorioz sortutako orubeak edo doituriko eraikinak saltzean lortutako etekinak jabeen artean banatzea, eurek ekarritako lurren luze-zabaleraren arabera.
C) CerdĂĄren ideiak Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legean barneratzea Herri lanen eta urbanizatze prozesuaren arteko berdinespenari buruz, eta hirigintza gainbalioei eman beharreko tratamenduari buruz CerdĂĄk adierazi zituen ideiek eragin erabakigarria izan zuten Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko urtarrilaren 10eko Legean eta beraren araudian. Eragin horren zioz, lege eta araudi horietan herrien saneamendu, zabaldura eta barne berrikuntzarako lanak herri lanen barruan kokatu ziren. Hala izanik, harako lanek bete behar zituzten herri lanei buruzko betekizun formal guztiak (txosten azaltzailea, planoak, aukerako baldintzen plegua eta aurrekontua), bai eta Herri Lanei buruzko 1977ko Lege Orokorraren irizpideak ere (azken lege horren arioan, erabilera orokorrerako herri lanak emakida bitartez gauzatu behar ziren). Lege horrek ere interes pribatuko obrak onartzen zituen, salbu eta lanok Estatuaren jabari publikoa okupatu edo ukitzen zutenean, horiek egiteko jabari pribatua derrigor desjabetu behar zenean eta erabilera orokorrerako obra zirenean, horretarako administrazio emakida beharrezkoa baitzen. Elementu horiek ikusita, hirigintzaren ondorioz herri erabilerarako kaleak sortzen baziren ere, nahitaezkoa zen lanok egiteko lurrak derrigor desjabetzea. Horren karioz, nork bere lurretan eraikitzeko eskubidea ez zen, legeria liberalaren arabera, lurren jabeek Administrazioari eskatu ahal zioten eskubidea (52. art.). Aitzitik, Frantzian, aldi hartan indarrean zegoen Zuzenbideari helduta, norbanakoek kaleen eraketa proiekta zezaketen, euren jabetzaren balioa gehitzeko asmotan; eta, hala zenean, Administrazioak lan horiek betepena zorrotz-zorrotz jagoten zuen. Halako kaleak egiteko, jabeek ondoko betebeharrak gauzatu behar zituzten: Administrazioari baimena eskatu behar zioten; kale berriari luzera egokia emateko (hau da, Administrazioak zirkulazioaren beharrizanetarako egoki zeritzon luzera