Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 137

440

RAMÓN PARADA

lagapenak. Udalaren Lurzoru Ondareko lurrak euren helburuak betetzeko kalifikazio egokia dutenean, lehiaketa bidez bakarrik besteren daitezke. Prezioa ezin daiteke izan lur horiei dagokien egiazko aprobetxamenduaren hirigintza balioa baino txikiagoa. Horrez landara, baldintzen pleguak ezarri behar ditu urbanizatze eta eraikitze obrak egiteko gehieneko epeak —edota eraikitze lanena bakarrik, lurrak orube kalifikazioa izanez gero—, baita jarduketaren ondoriozko eraikinak saldu nahiz errentan emateko gehieneko prezioak ere (284. art.). b) Administrazioen arteko dohaineko lagapenak. Administrazioek ondoko lurrak zuzenean eta dohainik eskualda diezazkiokete elkarri: etxebizitzen susperketa publikoa egiteko edota erkidegoaren ekipamendua nahiz herri onurarako edo gizarte interesarako beste instalazio batzuk eraikitzeko lurrak (285. art.). c) Dohainik egindako lagapenak. Zenbait kasutan (alegia, edozein arrazoirengatik etxebizitzen premia benetan larria denean), udalek dohainik laga ditzakete lurrak, edota euren hirigintza balioa baino prezio txikiagoan, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko. Horretarako, lehiaketa egin behar dute, eta lehiaketa horren baldintza pleguak kostu bidezko lagapenen baldintzak ezarri behar ditu. Edu berean, lurren erabileraren iraupena dela-eta beharrezkoa denean, udalek zuzenean laga diezaiekete lurren jabaria herri intereseko eta irabazazmorik gabeko erakunde pribatuei —laga ere, lur horien hirigintza balioa baino prezio txikiagoan edo dohainik—. Erakunde horiek modu nabarian udalen onurarako izango diren gizarte intereseko erabileretarako destinatuko dituzte lurrok (286. art.).

B) Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak Lurzoruari buruzko Legeak eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak eratxiki dizkie udalei. Horretara, honako helburuak bete nahi izan dira: plangintzaren programazioa beteko dela bermatzea, Udalaren Lurzoru Ondarea handitzea, ondasun higiezinen merkatuan esku hartzea eta, oro har, plangintza horren xedeen betepena erraztea (291.1. artikulua). Jakina denez, eskubideok egikarituta, horien titularra —kasu honetan, udala— bihar-etziko eroslearen lekuan subrogatzen da, edota eskubide horien objektu den ondasun higiezina eskuratu duenaren lekuan. Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak eragingarriak izan daitezen, ezinbestekoa da aldeen mugaketa egitea. Horren harira, bi aukera daude. Alde horietan, eraiki gabe dauden lurrak bakarrik sar daitezke, lur horiek orubeak izan zein ez. Bestela, eraikinik gabeko lur horiek ez ezik, honakoak ere sar daitezke alde horien barne: plangintzak onarturiko aprobetxamendua agortzen ez duten lurrak, eraikitzen ari direnak, aurri egoerako eraikinak dituztenak eta, azkenez, aplikatu beharreko antolaketarekin bat ez datozen erai-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu