Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 131

434

RAMÓN PARADA

Balorazio irizpide horiek guztiak, aurrerago esanda dagoen bezala, desjabetzapen balioespena finkatzen dute orotariko desjabetzapenetan, desjabetzapena eragiten duen helburua hirigintzazkoa zein bestelakoa izan. Guztiarekin ere, hirigintza desjabetzapenetan, arau bereziak aplikatzen dira, desjabetzapen horien helburuak hurrengoak direnean: hiri lurzoruan, sistema orokorretarako nahiz toki zuzkiduretarako erabiliko diren lurrak lortzea; desjabetzapen sistema plangintza betetzeko sistema moduan erabiltzea; Udalaren Lurzoru Ondarea zein beste ondare publiko batzuk eratu edo zabaltzea; edota, azken buruan, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea zein gizarte intereserako izango diren beste erabilera batzuk burutzea. Kasu horiei dagokienez, Lurzoruari buruzko Legeak arau berezi batzuk ezarri ditu, hain zuzen ere, 58. artikulutik 61.era bitartekoak. Arau horiek lurren balorazioa urritzea dakarte, banaketa-alde bakoitzeko aprobetxamendu tasari portzentaia batzuk aplikatzearen ondorioz. Balorazio urripen horiek guztiz oinarrigabeak direla eta, GONZÁLEZ PÉREZek salatu duen moduan, urripenok modu nabarian urratzen dute Konstituzioaren 14 eta 31. art.ek aldarrikaturiko berdintasun eskubidea. Atzenean, balioespenaren ordainketaz bezainbatean, nabarmendu behar da hirigintza eginbeharren ez-betetzeak eragindako desjabetzapenetan izan ezik, beste guztietan, Administrazio jarduleak honela ordain dezakeela balioespena: desjabetu diren lurren banaketa-alde bereko lur baliobestekoak emanda. Edu berean, kaltetuarekin ados jarriz gero, banaketa-alde horretatik kanpo dauden lurrak ere adjudika daitezke (217. art.).

C) Balorazio sistemaren konstituziotasun erlatiboa Balorazio sistema ilun horrek izugarrizko nahastea sortarazi badu (oraindik orain espekulazioa eta bereizkeria dakartza), Konstituzio Auzitegiak 1997ko martxoaren 20an emandako epaiak nahaste hori larriagotu besterik ez du egin. Epai horren arabera, derrigorrezko desjabetzapen kasuei buruzko manua Konstituzioaren aurkakoa da, arazo horiek autonomi erkidegoei erreserbatu zaizkielako. Gisa bertsuan, zenbait lur baloratzeko arauak Konstituzioaren aurkakoak direla adierazi du epai horrek, eta ez gai horren inguruan estatuak eskumenik ez izateagatik, ezpada eskumen hori egikaritzeko moduagatik. Arauok honako lurrak baloratzen dituzte: hiri lurzoruan zein lurzoru urbanizakorrean derrigorrezko desjabetzapenaren bidez lortu beharreko lurrak; Udalaren Lurzoru Ondarerako nahiz gizarte intereseko beste helburuetarako destinatu direnak; eta, atzenean, aprobetxamendu tasarik gabeko hiri lurzoruko lurrak. Aitzitik, hirigintza aprobetxamenduaren urritze sistema —autoreek «desjabetzapen-zehapen» deituriko tekniken bidez gauzatzen dena— Konstituzio-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.