Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 125

428

RAMÓN PARADA

kazioak eratorritako desjabetzapenen kasuan, Administrazio jarduleak desjabetzapen horiek bakanka zein baterako tasazioen teknika berezia erabilita egin ditzake; teknika hori XVI. kapituluan jorratuko dugu, plangintza betetzeari buruzkoan, alegia (218. art.). Desjabetzapenaren kudeaketa hobeto egin ahal izateko, legeak ahalbideratu du toki erakundeek elkarte mota desberdinak eratzea beste herri administrazio batzuekin nahiz norbanakoekin —beti ere, toki eraentzari zein hirigintzari buruzko legeriek ezarritakoa beteta—; taxu berean, onartu da, toki erakunde horiek beste herri administrazio batzuei agindu ahal izatea desjabetzapen ahalgoa egikaritzeko (213. artikulua). Desjabetzapenaren onuradunei gagozkiela, izaera hori aintzatetsi zaie estatu, autonomi erkidego nahiz toki erakundeetako ahalmenetan subrogaturiko pertsona fisiko edo juridikoei, alegia, planak zein obra zehatzak betetzeko subrogaturikoei (214. art.). Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen arauketa orokorrarekin konparatuz (54. art.), hirigintza desjabetzapenen inguruko arauak malguagoak eta zentzuzkoagoak dira, lehengoratze kasuei dagozkienez. Arau orokorra hauxe da: hirigintza zioen ondorioz desjabetu diren lur guztiak plan bakoitzean zehazturiko helburu berezia betetzeko erabili behar dira. Jabeari ez zaio lurrik lehengoratu behar, erabilera berria ere zuzkidura publikoei lotuta dagoenean, edota desjabetzapena eragin zuen erabilerak (zuzkiduretarako erabilerak) zortzi urte iraun duenean —nahiz eta ondorengo aldaketa nahiz berrikuspenetan erabilera horren lotura desagertu— (235. art.). Beste alde batetik, lurrak desjabetzapen sistemaren bidez gauzatu beharreko betepen-guneetan sartzen direnean, lehengoratzea atzeratu egiten da, harik eta desjabetzapena egin zenetik hamar urte igaro arte, urbanizatze lanik burutu gabe (225.3. art.). Edu berean, desjabetzapena urbanizatze nahiz eraikitze prozesuei loturiko hirigintza eginbeharrak ez gauzatzeagatik egiten denean, ez da lehengoratzerik egingo desjabetzapena egin zenetik bost urte igaro arte eraikitze lanik egin gabe, edo hamar, urbanizatzerik gauzatu gabe; epe bat ala bestea aplikatzeko, gogoan izan behar da une hartan lur desjabetua orube zen ala ez (226. art.).

2. BALIOESPENA HIRIGINTZA DESJABETZAPENETAN A) Aurrekariak Espainiako hirigintza sistemaren bilakaerari buruzko aurreko kapituluetan xehetasunez azaldu dugun moduan, urbanizatze prozesuak eratorritako onura zein gainbalioak gizartearen esku gera zitezen eta urbanizatze negozioa nahiz obra errentagarria izan zedin, udalerriak kudeatu behar zituen obrok,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.