Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 123

426

RAMÓN PARADA

1. DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA ETA HIRIGINTZA Plangintza ahalgoarekin batera, derrigorrezko desjabetzapena da hirigintza arloan gehien erabiltzen den ahalgoa. Zernahi gisaz, egungo egunean teknika hori maiz erabiltzen bada ere, are gehiago erabili ohi zen Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legetik Lurzoruari buruzko 1956ko Legera arte iraun zuen herri lanen hirigintzan. X. kapituluan xehetasunez azaldu genuen bezala, XIX. mendeko hirigintzan, hiria egin, berritu edo zabaltzea herri lanen proiektua betetzea besterik ez zen. Proiektu horren arabera, Administrazioak —berak zuzenean zein emakidadunaren bitartez— derrigor desjabe zitzakeen kale, plaza eta horien alboetako aldeetarako behar ziren lurrak. Behin obrak egin ostean, eta alboetako aldeok orube bihurtutakoan, horiek besterendu egiten ziren, derrigorrezko desjabetzapenen zein obren kostuak konpentsatzeko; besterentze horien ondoriozko etekinak, gizartearentzat ziren. Uler daitekeenez, sistema horretan derrigorrezko desjabetzapenen prezioak neurrizkoak izan behar ziren, eta prezio horien barne ezin sar zitezkeen urbanizatze proiektuak eratorritako gainbalioak. Nolanahi ere, Lurzoruari buruzko 1956ko Legean, urbanizatzeko eskubidea ez da egituratzen ahalgo publiko moduan, ezpada herri erreserbarako lurzoruaren jabeen eskubide gisa —gerogarrenean lurzoru urbanizakorraren jabe izango direnen eskubide gisa, alegia—. Jabeok jabe pribilejiatuak ziren eta, konpentsazio sistema erabilita, urbanizatze lanek zekartzaten erantzukizuna eta etekinak denen artean banatzen zituzten. Aldaketa horren ondorenez, derrigorrezko desjabetzapenak Hirigintza zuzenbidearen muina izateari utzi zion. Hori gorabehera, hots, 1956ko Legeak ekarritako aldaketaren ondoren derrigorrezko desjabetzapenak protagonismoa galdu arren, oraindik orain erakunde horrek erabilpen anitz du hirigintza arloan. Hasteko, Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen ariora, derrigorrezko desjabetzapena planak betetzeko moduetako bat da; modu edo bide horrek, alabaina, lehen baino chance gutxiago eskaintzen dio Administrazioari, ondoko bi arrazoiak direla medio: lehenik eta behin, jabeek protagonismo handiagoa lortu dute (jabeok konpentsazio batzetara biltzen dira, eta euren urbanizatze eskubidea lehenespenez babesteko, ekintza publikoa ekimen pribatuaren sorospidezkotzat egituratu da); bigarrenik —eta hauxe da chance gutxiago izatearen arrazoi nagusia—, Administrazioak ordaindu beharreko balioespenak izugarri igo dira, oso garesti bihurtuz (egin-eginean ere, hirigintza planak xedaturiko eraikitze aprobetxamenduak jabetzen balio erantsitzat hartu eta balioespenaren barne sartu dira). Edonola ere, derrigorrezko desjabetzapenak urbanizatze proiektuen betepenean izandako protagonismoa galdu arren, beste zeregin bat eratxiki zaio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.