Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 115

418

RAMÓN PARADA

aprobetxamendu txikiagoa jasotzen duten jabeak konpentsatzeko. Edozein kasutan ere, jardununeko jabe guztiak ados badaude, Administrazio jarduleak egiazko aprobetxamenduen gaindikin horien ordez, euren hirigintza balioaren prezioa eman diezaieke jabeoi (150. art.). Gainerako kasuetan, hots, plangintzak ahalbideratutako aprobetxamenduak gune horretako jabeek eskura ditzaketen aprobetxamenduak baino txikiagoak direnean, urbanizatzeko zama urritu egiten da, gauzatu ezin daitekeen aprobetxamenduaren balioa beste, urritu ere. Geratzen den diferentzia Administrazio jarduleak ordaintzen du. Urripen hori egin arren, ezin konpentsa daitekeenean gauzatu gabeko aprobetxamendu osoa, Administrazioak bi aukera izango ditu: batetik, diferentzia beste betepen-guneetan ordaintzea, alegia, banaketa-alde berean izan eta kontrako egoeran dauden guneetan; eta, bestetik, aprobetxamendu horien balio ekonomikoa ematea (152. art.).

8. HIRIGINTZA APROBETXAMENDUEN TRANSFERENTZIAK HIRI LURZORUAN Hiri lurzoruan, plangintzaren betepena —zama zein onurak zuzentasunez banatzearen printzipioa errespetatuz egin beharreko betepena— arazotsuagoa da, aurreko kapituluan azaldu dugun bezala. Kasu horretan, plangintzaren betepena ez da egiten lurzoru urbanizakorraren kasuan bezala; arean bere, betepen hori ez da egiten eraikinik gabeko lurzoru batean, ezpada eraikin publiko eta pribatuak, komunikazio sistemak eta abar dituen hiri bilbadura edo sarean. Horregatik, lurjabeen zama zein onurak berdintzeko, sektore handietan «lurren birzatiketa ekonomikoa» egiten da, hirigintza aprobetxamenduen transferentzien (HATen) bidez. Transferentzia horiei esker, lurzati eraikikorrei kopuru jakin batzuk —batez besteko aprobetxamenduaren teknika erabilita kalkulatzen direnak— ordaintzeko betebeharra ezarri zaie. Hori guztia Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiaren 78.3. artikuluan oinarrituta egin da (abuztuaren 25eko 3.288/1978 Errege Dekretuak onetsi du araudi hori); artikulu horrek lurren borondatezko birzatiketa gauzatzea ahalbideratu du hiri lurzoruan, alegia, espazioan etenkakoak diren unitateetan egin daitekeen birzatiketa gauzatzea. Edozein kasutan, birzatiketaren ondorioz zenbait lurzatik ordaindu behar izan dutena nolabaiteko «hirigintza zerga iraultzaile» antzo ikusi da eta, azkenean, Auzitegi Gorenak ezeztatu egin du zerga antzeko hori. 8/1990 Legeak «lurren birzatiketa ekonomikoa» arautu zuen, eta Lurzoruari buruzko 1992ko Legearen testu bateginak ere birzatiketa hori jaso du, plangintzak onarturiko egiazko aprobetxamenduak eta eskuratzeko moduko aprobetxamenduak bateratzeko arau batzuk ezarri baititu (Lurzoruari buruzko Legearen 185. art.); bateratze hori hiri lurzoruko alde zehatz batzuetan egin


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu