Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 113

416

RAMÓN PARADA

noak direnez, batuketa egin baino lehen, aprobetxamenduak homogeneizatu egin behar dira. Homogeneizatze lan hori betetzeko, aurrenik, ohiko erabilera zehaztu behar da. 98.1. artikuluak dioenez, aplikatzeko moduko hirigintza antolaketaren arabera nagusi den erabilera da ohiko erabilera (hori zehazteko, nahikoa izango da onartutako erabilera bakoitzari zenbat metro karratu destinatu zaizkion aztertzea, metrorik gehien duen erabilera izango baita erabilera nagusia). Behin ohiko erabilera zehaztu ondoren, ponderazio koefizientea finkatu behar da, banaketa-aldearen gainerako erabilerentzat. Horren harira, 96.3. artikuluak hauxe du xedaturik: «Aprobetxamendu tasa ohiko eraikuntza erabilera nahiz tipologiaren bidez adierazi ahal izateko, plangintzak erabilera eta tipologia horien arteko ponderazio koefiziente erlatiboak ezarri behar ditu, arrazoiak emanda ezarri ere. Koefiziente horri beti eratxikiko zaio unitatearen balioa, eta gainerakoek balio handiago ala txikiagoa izango dute, udalerri zein banaketa-alde bakoitzak dituen inguruabar zehatzen arabera». Banaketa-aldearen irabazizko aprobetxamendu osoa finkatu eta gero, hurrengo eragiketa egin behar da: aprobetxamendu hori zati aldearen luze-zabalera osoa —jadanik zuzkidura publikoak dituzten lurrak luze-zabalera horretatik kanpo utzita—. Eragiketa horren emaitza banaketa-aldearen aprobetxamendu tasa da.

Lurzoru urbanizakorretan, ostera, plan orokorrek —egitaraupeko lurzoru urbanizakorraren kasuan— edo hirigintza jarduketarako egitarauek —egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorra denean— zehaztu behar dute banaketa-alde bakoitzeko aprobetxamendu tasa. Horretarako, eragiketa hau egiten dute: alde horren barne sartzen diren guneen irabazizko aprobetxamendu osoa (ohiko erabileradun metro karratu eraikikorretan adierazita) zati aldearen luze-zabalera osoa; horrez landara, erabilera desberdinen ponderazio erlatiboa egiten da hiri lurzoruarentzat ezarritako eran (97. artikulua). Lurzoru urbanizakorrean, aprobetxamendu tasa hirigintza jarduketa gauzatzen denean aplikatuko da.

7. BETEPEN-GUNEAK Azaldu bezala, banaketa-aldeak bereizteak aprobetxamendu tasa finkatzeko balio du; edu berean, aprobetxamendu horrek lurjabe bakoitzari nahiz lurjabeen multzoari dagokien hirigintza aprobetxamendua zehazten du. Betepen-guneak, berriz, banaketa-aldeen barne dauden eremuak dira; horietan, lurren lagatze eta luze-zabalera osoaren berdinbanatze nahiz urbanizatze


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu