Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 110

LURZORUAREN ERAENTZA

413

tan, kaltetuek kalte-galerak ordaintzeko eska diezaiokete Administrazio jarduleari, salbu eta eurei egozteko moduko dolo, erru nahiz arduragabekeria dagoenean (240. art.).

6. HIRI LURZORU ZEIN LURZORU URBANIZAKORREAN ZAMA ETA ONURAK BANATZEA: BANAKETA-ALDEEN BATEZ BESTEKO APROBETXAMENDUTIK APROBETXAMENDU TASARA IGAROTZEA Aurrerago ikusi dugun moduan, Espainiako hirigintza sistemak —Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak eratorriak— lurzoru urbanizaezinaren jabeei urbanizatu eta eraikitzeko eskubideak kentzean, bereizkeria handiak sortarazi ditu horien eta hiri lurzoru nahiz lurzoru urbanizakorraren jabeen artean. Hortaz, lurzoru urbanizaezinaren jabeei egun indarrean dagoen hirigintza lazeriko «berdintasuna» baino ez dagokie. Berdintasun hori berez lortzen da lurzoru urbanizaezin gisa kalifikatu den lurraldean —lehengo landa lurzoruan, hau da, udal mugarteetako eta, ondorenez, Espainiako lurralderik gehienean—, onura nahiz zamak berriro banatu gabe; egin-eginean ere, horrelako lurretan ezin daiteke ezer eraiki, eta balioespena ezartzerakoan ere, lur horien hasierako balioa hartzen da kontutan. Horretara, lurzoru mota horren jabe guztiak berdinak dira, ezin dutelako deusik eraiki eta, ondorioz, ez dutelako zer banaturik; gainera, lurrak derrigor desjabetzen zaizkienean, jabe horiek ezin dezakete eskatu balioespenean hirigintza aprobetxamenduak sartzeko. Hiri lurzoru eta lurzoru urbanizakorraren jabeentzat, ordea, legeak berdintasunik zorrotzena nagusiarazi du, sistema osoa zeharo zailduz. Ildo horretatik, legeak xedatu du hirigintza ekintzaren helburua, besteak beste, hauxe izan behar dela: «Plangintzak erakarritako onura zein zamak jabe ukituei eratxikitzean gerta daitekeen bereizkeria baztertzea, eta onura nahiz zama horien banaketa zuzena ezartzea» [3.b) art.]. Tratu berdintasuna lortzeko egiten den onura zein zamen banaketa zuzena, beraz, hiri lurzoru nahiz egitaraupeko lurzoru urbanizakor gisa kalifikaturiko lurraldeetan bakarrik aplikatzen da. Horren harira, KAk 1997ko martxoaren 20an emandako epaiak adierazi du Konstituzioarekin bat datorrela estatuak eginiko banaketa horren definizioa, ondasun higiezinen jabetzaren oinarrizko estatutuan sartzen baita definizio hori. Aitzitik, banaketa egiteko ezarri diren teknika guztiak Konstituzioaren aurkakoak dira, teknika horiek formulatzea autonomi erkidegoen eskumen arau-emailearen barnekoa delako. Horren ildotik, legeak eraturiko banaketa-aldeak eta aprobetxamendu tasak (Lurzoruari bu-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.