Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 10

HIRIGINTZA ZUZENBIDEAREN JATORRIAK ETA LEHENENGO EREDUA‌

313

da sartu herri lanen proiektuak dakarren hobekuntzarik (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legearen 48. art.). Labur emanda, urbanizazio proiektu zehatzak bakar-bakarrik, hots, herri lanen proiektuak bakarrik eratxiki ditzake lanen ondorioz sortzen diren orubeetan eraikitzeko aukerak. Haatik, aldez aurretik udal mugarte osoaren eraikikortasuna finkatzen duen plan orokorrak ezin du eraikitzeko aukerarik eratxiki.

B) Herriarentzat onurak dakartzan hirigintza, ahalgo eta herri lan gisa XIX. mendeko zabaldura legeetan barneratutako hirigintza sistemak aipatu berri ditugun zuzenketak izan arren, sistema hori herri interesentzat ez-zuzena eta kaltegarria zen; hala adierazi zuen CerdĂĄk, berak egindako kritikan. Kritika horrek eragin erabakigarria izan zuen aurrean aipaturiko zabaldura legeen sistema zuzentzeko eta, batez ere, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legean (herrien saneamendu, zabaldura eta barne berrikuntzarako planen betepena arautzen zuen horretan). Legeria horri eutsiz, hirigintza herri lan zen; bideak egiteko behar ziren lurrak eta orube bihurtuko zirenak (herri lanen alboetako aldeak) derrigor desjabetzen ziren eta lanokin lortutako hirigintza gainbalioa herriarentzat zen. Ulerkera hori behin betiko barneratu zen Primo de Riverak emandako udal legerian (1924ko martxoaren 8ko Udal Estatutua eta Udal Obrei buruzko 1924ko uztailaren 14ko Araudia) eta geroago toki eraentzari buruz emandako legerian (1955eko testu bategina). Dena den, ulerkera hori bertan behera utzi zen Lurzoruari buruzko 1956ko Legeaz geroztik. CerdĂĄren irudiz, hirigintza herri ahalgo eta lan da igarri-igarrian; hirigintzaren ondorioz onurak sor daitezke eta onurok herriarentzat izan behar dira eta ez, ordea, lur mugakideen jabeentzat, jabeok ez baitute ezer egin onura horien hartzaile izateko. Horregatik, herri lanek ezin diete jabe mugakideei onurarik ekarri, ezta kalterik ere. Horrezaz aparte, duda-mudarik gabe esan behar dugu hirigintza lan oro enpresa errentagarria izan daitekeela eta hala izan behar dela. Beste hitz batzuk erabiliz, negozioen iturria izan behar da hirigintza; izan ere, hirigintzaren ondorioz, orube berriak sortzen dira eta horiek saldu edo horietan eraikinak egin daitezke. Horixe gertatzen da bestelako herri lan batzuekin, konparazio batera, trenbideekin; trenbideek herriari zerbitzua ematen diote eta, aldi berean, Administrazioarentzat onurak sortzen dituzte, Administrazioak eskuratzen baitu emakida lortzeko lehiaketa askean emakidadunak ordaintzen duen prezioa. Hori ikusita, CerdĂĄk horren antzeko irtenbide bat proposatu zuen, hirigintza lanei begira. Irtenbide hori, alabaina, erradikalagoa da; horretan, jabeek ez dute eskurik hartzen hirigintza gastuen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu