LURZORUAREN ERAENTZA
411
c) Lizentzia izan ondoren, lizentzia hori legearen kontrakoa dela adierazten denean, aplikatu beharreko hirigintza arauak hausten dituelako. Egoera hori konplexuagoa izan arren, aurreko kasu bietan baino onura gehiago sortzen da interesatuarentzat. Horren inguruan, hauxe agintzen du Lurzoruari buruzko Legeak: lizentzia deuseztatu eta gero, eraikitakoa «ez da sartzen lurjabearen ondarean»; gainera, deuseztapena adierazten duen administrazio nahiz epaileen ebazpena Jabetza Erregistroari jakinarazi behar zaio, ebazpen hori bertan ager dadin. Edozein modutara ere, lurraren balioa hirigintza ahalmen mailaren araberakoa izango da, ondore guztietarako —lizentzia eskatu zen unean, jabeak eskuratuta zituen ahalmenen araberakoa, hain zuzen—. Horrela, lizentzia eskatu zuenerako —gero deuseztatu den lizentzia— jabeak eskuratua bazuen hirigintza aprobetxamendua jasotzeko eskubidea, jabe horrek beste lizentzia bat eskatu behar du hirigintza legeriak ezarritako epean, eta legeriak eperik zehaztu ezean, urtebeteko epean, agindeia egin zitzaion egunetik zenbatzen hasita. Aitzitik, lizentzia eskatu zuenean, jabeak oraindik ez bazuen eskuratu eskubide hori, desjabetzapena nahiz derrigorrezko salmenta aplikatuko zaio lur horri (40. art.). d) Atzenean, hirigintza legeria betetzen duen lizentziaren babespean eraikitakoak gainezkatzen duenean titularrak jaso dezakeen hirigintza aprobetxamendua, ez da eskuratzen eraikitzeari buruzko eskubiderik. Kasu horretan, eraikuntza amaitu denetik ez bada igaro hirigintza legezkotasuna berrezartzeko neurrien epea, titular horrentzat ez da sortuko eraikitzeko eskubiderik. Horrelako egoerei dagokienez, Lurzoruari buruzko Legeak errotikako irtenbideak ezarri beharrean, hauxe agindu du: eraikitzeko eskubidea eskuratzeko, eraikitakoaren titularrak edo beraren kausadunek Administrazioari ordaindu behar diote gaindikin edo gainerako zati horren hirigintza balioa. Edonola ere, betebehar hori ez zaie aplikatzen erregistro itxurak babesturiko onustedun gainontzekoei; halako gainontzekorik izanez gero, Administrazioak eraikitakoaren hasierako jabeari edota horren oinordekoei eska diezaieke ordainketa (41. art.).
5. HIRIGINTZA MUGAPENEN ONDORIOZ KALTEORDAINIK EZ EMATEAREN PRINTZIPIOA ETA KALTEORDAINA JASOTZEKO ESKUBIDEA SORTARAZTEN DUTEN KASUAK Orain arte ikusi bezala, plangintzak zenbait mugapen ezarri dizkio urbanizatu eta eraikitzeko eskubideari. Mugapen horiek jabeei ez dakarkiete kalteordaina eskatzeko eskubiderik; arean bere, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak adierazi zuen bezala, mugapenok jabetzaren ohiko edukia hirigintza kalifikazioaren arabera zehazten duten mugapen nahiz eginbeharrak baino ez dira. Lurzoruari buruzko Lege berriaren (1992ko testu bateginaren) 5. arti-