Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 104

LURZORUAREN ERAENTZA

407

B) Hirigintza aprobetxamendua jasotzeko eskubidea eta eskubide hori baldintzatzen duten eginbeharrak Eskubide horren bidez, norbanakoek eskuratzeko moduko erabilera nahiz intentsitateak —edota euren balio ekonomikoa— ematen zaizkio hirigintza jarduerak ukituriko jabeari, legeak ezarritakoaren arabera [LLren 23.b) art.]. Hirigintza aprobetxamendua jasotzeko eskubidea eskuratu ahal izateko, lurjabeek lagatze, berdinbanatze eta urbanizatze eginbeharrak bete behar dituzte, kasuan kasuko hirigintza legeria nahiz plangintzak ezarritako epeetan; gainera, jabeek eginbehar horiek bete dituztela egiaztatu behar dute (26. artikulua). Edozelan ere, arau horrek salbuespen bat du: hiri lurzoruan, lurrak ez badaude betepen-gune batean sartuta, kasuan-kasuan behar den plangintza onestearekin nahikoa izango da, hirigintza aprobetxamendua eskuratu ahal izateko (31.1. art.). Horren harira, jabeek euren eginbeharrak bete dituztela frogatu nahi dutenean, gerta daiteke Administrazioa iheskor eta nagi agertzea. Arazo hori konpontzeko, legeak hauxe ezarri du: interesatuek eskatuz gero, Administrazioak nahitaez eman behar du ziurtagiri egokia, eta hiru hilabeteren buruan berariazko ebazpenik egon ezean, ziurtagiria emandakotzat joko da. Dena dela, aurrerago aipaturiko eginbeharrak bete ondoren jabeek eskura dezaketen hirigintza aprobetxamenduaren edukia ez dator bat lurren egiazko aprobetxamenduarekin, hots, plangintzaren arabera lur horiei dagokien aprobetxamenduarekin. Aitzitik, jabe horiek eskura dezaketen aprobetxamendua euren lurren luze-zabalerari honako aprobetxamendua aplikatzearen ondoriozkoa da: lurra zein banaketa-aldetan egon eta alde horri dagokion aprobetxamendu tasa; hortaz, jabeok udalari nahitaez laga behar diote legeak zehazturiko portzentaia (portzentaia hori, aurrerago esan bezala, 100eko 10 eta 15 bitartekoa izan ohi da). Konstituzio Auzitegiak 1997ko martxoaren 20an emandako epaiaren alderik garrantzitsuenetarikoa arlo horri buruzkoa da: epaiak amaiera eman dio hirigintza aprobetxamenduaren 100eko 15eko portzentaia horren inguruko eztabaidari (ekainaren 7ko 5/1996 Errege Dekretu-legeaz geroztik, portzentaia 100eko 10ekoa da). Konstituzio Auzitegiak adierazi duenez, legeak finkaturiko portzentaia hori ez da oinarrizkoa, autonomi erkidegoek portzentaia handiagoa ezar dezaketelako. Estatuak, berebat, legearen bidez ezar ditzake gutxieneko eta gehieneko portzentaiak. Gutxieneko portzentaia horrekin, jabetza eskubidearen oinarrizko edukia babesten da; gehieneko portzentaiaren bidez, ostera, gizarteak hirigintza gainbalioetan parte hartzea ahalbideratzen da. Autonomi erkidegoek finkaturiko portzentaia ere gehieneko eta gutxieneko portzentaia horien artean egon behar da. Konstituzio Auzitegiaren baieztapen horrek ekainaren 7ko 5/1996 Errege Dekretu-legearen 2.1. artikulua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.