Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 103

406

RAMÓN PARADA

dena— bide beretik doa. Beste hitz batzuez esateko, hilda jaio den sistemaz ari gara, hots, eginbeharrak ez betetzeagatik eskubideak galtzeari dagokionez bederen, hirigintza antolamendu juridikotik desagertzeko zorian dagoen sistemaz. Dena den, legegilearen asmakizunak noraino hel daitezkeen ikusteko bada ere, sistema hori azaldu behar dugu; gainera, ezin ahantz daiteke sistema hori indarrean egon dela eta oraindik ere badagoela. Laburrean esanda, oinarrizko printzipioa hauxe da: zenbait eginbehar betetzeak jarraian aztertuko ditugun hirigintza ahalmenak mailaz maila eskuratzea dakar.

A) Urbanizatzeko eskubidea Urbanizatzeko eskubidea honexetan datza: lurra plangintzan —edota, plangintzarik egon ezean, hirigintza legerian— ezarritako zerbitzu nahiz azpiegiturez zuzkitzen da, lur horrek orube izaera lor dezan [Lurzoruari buruzko Legearen 23.a) art.]. Eskubide hori eskuratzeko, lurzoru mota bakoitzari dagokion plangintza onetsi behar da: a) hiri lurzoruan, Plan Orokorra edo sorospidezko arauak eta, hala denean, Barne Berrikuntzari buruzko Plan Berezia; b) Egitaraupeko lurzoru urbanizakorrean, berriz, Plan Orokorra eta Plan Partziala; c) Egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorrean, Plan Orokorra, Hirigintza Jarduketarako Egitaraua eta Plan Partziala; d) urbanizatzeko moduko lurzoruan, sorospidezko arauak eta Plan Partziala. Edozein modutan ere, urbanizatzeko eskubidea eskuratu ahal izateko, antolaketa tresnarik zehatzena onetsi behar da. Horrek esan nahi du hirigintza legeriak edota plangintzak hala agintzen duenean, xehekapen azterlana, urbanizatze proiektua nahiz legeria horrek ezarri eta arauturiko beste edozein tresna onetsi behar dela (24. art.). Kudeaketa pribatuaren bidez bideratu beharreko betepen-guneetako lurretan, bestalde, urbanizatzeko eskubidea ondoko kasuan azkentzen da: lur horien benetako urbanizatze eta lagatze nahiz berdinbanatze eginberrak ez direnean epe barruan betetzen. Nolanahi ere, azkendu beharrean, beste sistemaren bat erabil daiteke kudeaketa pribatuaren ordez, edota derrigorrezko desjabetzapena egin daiteke (ordezpen zein desjabetzapen horiek Lurzoruari buruzko Legearen 149.4. art.an jaso dira). Ez-betetze hori adierazten duen ebazpena eman behar da interesatua entzun eta gero (25. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu