Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 102

LURZORUAREN ERAENTZA

405

bestu nahi den balore bereziari kalte egiten diotenak, edota plangintzak ezarritako eraentza mugatzailea urratzen dutenak» (17. art.).

3. HIRI LURZORU NAHIZ LURZORU URBANIZAKORREKO HIRIGINTZA AHALMENAK Aurreko kapituluan aipatu genuen moduan, 1990eko eraldaketak Hirigintza zuzenbideari ekarri dion berritasunik esanguratsuena hirigintza ahalmen deiturikoen definizioa izan da. Ahalmenok hurrengo eskubideek osatzen dituzte: urbanizatzeko, hirigintza aprobetxamendua jasotzeko, eraikitzeko eta, azkenez, eraikitakoa lurjabearen ondarean sartzeko eskubideek. Hari berari segiz, ahalmenok mailaz maila eskuratzen dira, Hirigintza zuzenbideak finkatutako baldintza, eginbehar zein zamak epe barruan bete ahala; epe hori, lurjabeari ezartzen zaio hirigintza jarduerak ukituriko lurrak urbanizatze eta eraikitze prozesuan sar ditzan. Sistema hori lurzoru mota orori aplikatzen zaio, lurzoru urbanizaezinari izan ezik; lurzoru mota horretan, edozein jarduera eraikitzaile gauzatzea salbuespeneko kasua da. Jabetza eskubidea desitxuratu eta mailaz maila eskuratzea dakarren arauketa hori —estatuak eginikoa— baliozkoa dela aintzatetsi du Konstituzio Auzitegiak, 1997ko martxoaren 20an emandako epaian. Epai horretan, Konstituzio Auzitegiak adierazi du jabeen eginbeharrak definitzea estatuaren eskumena dela, eta eginbehar horiek betez gero, hirigintza ahalmenak mailaz maila eskuratzen direla. Hortaz, estatuaren eskumena da ondoko eginbeharrak ezartzea: a) plangintzak ukituriko jabeak urbanizatze edo eraikitze prozesuan sartzeko eginbeharra (Lurzoruari buruzko Legearen testu bateginaren 19. artikulua); eginbehar hori konstituzio eginbeharra ez eze, hiri jabetzak duen gizarte eginkizunaren adierazpiderik ohikoena ere bada. b) 1992ko testu bateginaren 20.1. artikuluak jasotako hirigintza eginbehar zehatzak (zuzkidura publikoetarako lurrak eta hirigintza aprobetxamendukoak lagatzea, urbanizatze lanak ordaindu eta epe barruan gauzatzea, eraikitzeko lizentzia eskatu eta lizentziak ezarritako epean orubeetan eraikitzea); eginbeharrok betez gero, hirigintza ahalmenak mailaz maila eskura daitezke (20.2. art.) Konstituzio Auzitegiaren aburuz, arazo horiek guztiak sartzen dira hiri jabetzaren eskubidea egikaritzeko oinarrizko baldintzen barruan. Edozein kasutan ere, aipatu behar da hirigintza ahalmenak mailaz maila eskuratzea dakarren sistema hori oso gutxitan aplikatu izan dela; are gehiago, Kataluniako legeriak, esaterako, ez du halakorik jaso, sistema hori bazter utzi baitzen uztailaren 12ko 1/1990 Legegintzazko Dekretuak onetsitako testu bateginean. Lurzoruaren Eraentzari eta Balorazioei buruzko Lege Proiektua ere —Gobernuan dagoen Alderdi Popularrak onetsi eta Kongresuan tramitatzen ari


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.