404
RAMÓN PARADA
ma horiek ezin izan daitezke egitaraupeko lurzoru urbanizakorrarentzat xedatutakoak baino gutxiago (18.2. art.).
D) Lurzoru urbanizaezina Udalerriko lurzoruaren sailkapen horretan, azken lurzoru mota lurzoru urbanizaezina dugu. Kategoria horrek Lurzoruari buruzko 1956ko Legean agertzen zen landa lurzoruari ekin bide dio. 1975eko eraldaketaz geroztik, alabaina, desagertu egin da lege horrek aintzatesten zuen gutxieneko aprobetxamendua, hain zuzen ere, bost metro karratu bakoitzeko metro kubiko bateko aprobetxamendua. Horren ondorioz, eraldaketaz geroztik, lurzoru horri lurzoru urbanizaezin deitu ohi zaio (zuzentasun osoz, deitu ere). Lurzoru mota horren hirigintza esterilizazioaren inguruko kritika X. kapituluan egin dugu eta kapitulu horretara igorri behar, ondokoa gogorarazita: biztanleguneak baserrietan sakabanaturik dituzten autonomi erkidegoek aurre egin diote zurruntasun horri eraentza bereziak garatuz (Asturiasko Printzerriak apirilaren 8an emandako 6/1990 Legea, baserri-gunean eraiki eta guneok erabiltzeari buruzkoa; Kantabriak titulu berarekin irailaren 29an emandako 9/1994 Legea; edota Galiziak martxoaren 24an onetsitako 1/1997 Legea). Lurzoru urbanizaezinari ekinez, horrela kalifikaturiko lurrak —edota autonomi erkidegoetako legeek emandako antzeko izendazioa dutenak— ondoko helburuetarako bakarrik erabil daitezke: nekazaritza, baso, abeltzaintza nahiz ehizarako eta, oro har, Naturaren baliabideak zentzuz erabiltzeari lotutako helburuetarako. Bada, lurzoru horiek arautzen dituzten hirigintza legeek nahiz sektore bakoitzeko legeek agindutakoa izan behar da kontutan (15. artikulua). Hala eta guztiz ere, lur horietan zenbait eraikin egiteko baimena lor daiteke: finkaren izaera, zabalera eta erabilpena errespetatzen duten nekazaritzako ustiategiak, baldin eta ustiategi horiek nekazaritza organo eskudunek egindako plan zein arauak betetzen badituzte; eta herri lanen betepen, mantenketa nahiz zerbitzuari lotutako instalazio zein eraikinak. Modu berean, autonomi erkidegoek ondoko eraikinak baimen ditzakete, organo eskudunaren bitartez eta udalaren txostena jaso eta gero: herri onurarako edo gizarte intereserako eraikin nahiz instalazio izan eta baserri-gunean kokatu behar direnak; horrez gain, familiaren etxebizitza izango diren eraikinak, baldin eta biztanledun guneak eratzeko aukerarik ez dagoen tokietan bakanki kokaturik badaude eraikinok. Lurzoru urbanizaezinean, azkenik, lurralde zein hirigintza plangintzak babes berezidun aldeak muga ditzake eta, alde horietan, debekatuta daude jarraiko erabilpenak: alde horren destino nahiz izaera aldatzen dutenak, ba-