Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Page 219

Sarrera1

Nomografia interes handiko gaia izanik, ez zaio behar den besteko arreta eskaini. Hain zuzen ere, arau juridikoak idazteko teknika ez da legelarien prestakuntzan jorratzen, eta literatura juridiko oparoan ere ez da asko landu, gai horri buruz gure inguruan azkenaldian ekarpenak egin diren arren —horiek aurrerago aipatuko ditugu—. Legeen aldetik ere gai honi tradizioz ez zaio tarte handirik egin, eta hori deigarria da, segurtasun juridikoarekin lotura estua duelako eta azken hori zuzenbideko printzipioetako bat delako, konstituzio-lerrunekoa. Hain zuzen ere, definiziorik sinpleenean ere, zuzenbidea arau juridikoen multzoa da eta nabarmena da objektu/produktu horren inguruan zientzia eta ikasketa juridiko guztiak aritzen direla. Hori guztia dela eta, bidezkoa da arau-idazketako inguruabarrak eta prozedurak jorratzea, eta gai hori, hain zuzen, nomografiaren ikerketa-objektua da. Kontuan izan behar da arauak egiteko inguruabarrak askotarikoak izaten direla, eta esparru eta inguru desberdinetan garatzen direla. Lege-lerruneko arauak eta erregelamendu motako arauak aurki ditzakegu, ekoizpen-organo desberdinei lotuta. Batzuen eta besteen kasuan, arauak egiteko prozedurak aldatu daitezke. Arauak egiten dituzten organoak biderkatu egin dira lurraldeeta administrazio-deszentralizazioarekin, eta inguru berezietan kokatzen dira. Zehatzak izateko asmorik gabe, nomografiaren barruan zenbait esparru bereiz ditzakegu. Modu horretan, lehenengo eta behin, arauak eta arau-testuak egiteko prozedurak aipa daitezke. Ildo horretatik, mota honetako azterketan araua egiteko eta onesteko erabili behar den prozedura zehaztu beharko litzateke, prozesuko protagonistei eta prozesu horretan agertzen diren dokumentuei erreparatuz. Bigarren, beste atal bat arau-testua egituratzeko irizpideen eta edukiaren antolaketa eta kohesioaren ingurukoa izango litzateke. Atal honetan, arau1

Eranskin honetako sarrera-testu hau Cesar Gallastegi Aranzabalek prestatu du.

219

Nomografia.indd 219

19/1/10 10:19:19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.