Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (2)

Page 57

§ XXII. SOZIETATE ANONIMOAREN ETA BESTE SOZIETATE BATZUEN ARTEKO BATEGITEA LABURPENA: 390. Oharbide orokorrak.—391. Bategitearen eta horren antzeko beste era kunde batzuen arteko desberdintasunak.—392. Legearen aplikazio eremua.—393. Bat egite prozedurak.—394. Bategitearen lege baldintzak.—395. A) Sozietateen bat dese gitea.—396. B) Desegindako sozietateen ondareak batera eskualdatzea.—397. C) Azkendutako sozietateen bazkideak sozietate anonimo berrian edo irenslean sartzea.— 398. Bategite prozeduraren fase edo epealdiak.—399. Bategite proiektua.—400. Bategite proiektuari buruz adituek egindako txostena.—401. Bategite balantzea.—402. Batza orokorrak eta bategite erabakia.—403. Bategitea betearazteko fasea. —404. Hartzekodunen aurkajartze eskubidea.—405. Bategitea deuseztatzeko ak zioa.—406. Bategite laburtuak.

390. Oharbide orokorrak.—Egungo ekonomiaren hedapenarekin loturik, indar ekonomikoak bateratzeko mugimendu orokorra antzematen da. Mugi mendu horren barruan sartzen da, besteak beste, merkataritzako sozietateen arteko bategitea. Ikuspegi juridikotik, fenomeno konplexua da bategite hori; egia esan, zail gertatzen da eragiketa hori eskema hertsi batean sartzea, hainbat motatako arrazoi egon daitezkeelako eragiketa horren azpian. Hasteko, esan daiteke eragiketa juridiko horrek bi sozietate edo gehiago ukitzen dituela. Ho rren bitartez, sozietate guztiak edo horietarik batzuk azkentzen dira; ondorenez, sozietateon bazkide eta ondareak sozietate bakarrean sartzen dira, dela bategi tearen aurretik eratutako sozietate batean, dela sozietate berri batean. Eragiketa juridiko hori sozietate anonimoen inguruan arautu zen arreta be reziaz, egun indarrik gabe dagoen 1951ko Legean. Lege hori, dena den, Eu ropako Erkidegoen Zuzenbideari egokitu behar izan zaio; horren ondorioz, eta bategitearen alorrean, xedapen berriak ezarri dira, aurreko xedapen zahar guz tien ordez. Arau berri horiek, aurreko lege sistemaren oinarrizko gidalerroak hautsi eta aldaketa osorik ekartzen ez badute ere, lege Merkataritzako zuzenbidea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.