Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (2)

Page 282

§ XLII. Sozietate batasunak

316

§ XXXIX. PERTSONA BAKARREKO ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA LABURPENA: 593. Pertsona bakarreko sozietatea: oharbide orokorrak eta aurrekariak.— 594. Pertsona bakarreko sozietate motak.—595. Pertsona bakarreko sozietateei buruzko publizitatea.—596. Bazkide bakarraren erabakiak.—597. Bazkide bakarrak pertsona bakarreko sozietatearekin kontratatzea.

593. Pertsona bakarreko sozietatea: oharbide orokorrak eta aurre kariak.—Aspaldidanik, banakako enpresarioaren asmoa izan da beraren industria zein merkataritzan aritzea, hartzekodunei begira erantzukizun mu gatua izanik. Doktrinak ere asmo horrekin bat egin du. Horregatik, doktri naren jarrera aintzakotzat harturik, eta gizarte nahiz ekonomiaren eskakizun berriak behar bezala baloratuz, Europako legegileek harako asmoa barneratu dute azken urteotan. Horretarako, legegileek legezkotu egin dituzte pertsona bakarreko sozietate deiturikoen eraketa eta jardunbidea. Halako sozietateen bitartez, banakako enpresarioak bere aspaldiko guraria erdiets dezake. Horre la, banakako enpresarioa sozietate baten bazkide bakarra izan daiteke eta, legeaginduz, sozietate horrek erantzukizun mugatua du gainontzekoei da gokienez. Alemania izan da konponbide hori onartu duen lehenengo herria; izan ere, Erantzukizun Mugatuko Sozietateen Eraldaketari buruzko 1980ko uztai laren 4ko Legeak onartu eta arautu du Alemanian pertsona bakarreko sozie tatea, hala jatorrizkoa, nola gertatze bidezkoa. Epe laburrera, beste herri batzuek ere Alemaniako ereduari heldu diote, desberdintasun eta ñabardura batzuekin bada ere. Horixe egin dute, berbarako, Frantziak, Herbehereek eta Belgikak, hurrenez hurren, 1985, 1986 eta 1987ko legeetan. Portugalek, be rriz, ez du pertsona bakarreko sozietaterik arautu; 1986ko Legean, eran


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.