Doktrina - Merkataritza zuzenbidea (1)

Page 327

§ XIII. SOZIETATE ANONIMOA: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK LABURPENA: I. KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK.—215. Sozietate anonimoaren jatorria eta bilakaera.—216. Indarreko lege eraentza.—217. Sozietate anonimoaren garran tzia.—218. Kontzeptua eta ezaugarriak.—219. Merkataritzako izaera.—220. Sozieta tearen izendazioa.—221. Sozietatearen xedea.—II. SOZIETATEAREN KAPITALA.—222. Sozietatearen kapitala eta ondarea.—223. Kapitala arautzen duten printzipio ak.—224. Kapitala babesteko lege neurriak.—225. Kapitala akzioetan banatzea.—III. NORTASUN JURIDIKOA.—226. Publizitatea eta nortasuna.

I. KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK 215. Sozietate anonimoaren jatorria eta bilakaera.— mendean hamaika konpainia eratzen dira, ekialde eta mendebaldeko Indiekin merka taritzan aritzeko; konpainia horietan dago, hain zuzen ere, sozietate anoni moaren jatorria. Aurreko mendeetan, aurkikuntza geografiko ugari gertatu eta, horren ondorioz, ibilbide berriak irekitzen dira merkataritzarako. Horrela, gi ro egokia sortzen da merkataritzako enpresa eta espedizio handiak eratzeko. Enpresa horiek garrantzi eta arrisku handikoak dira eta, horren ondorioz, ezi nezkoa da enpresok konpainia tradizionalen (kolektibo edota komanditarioen) bidez gauzatzea. Aurreko gaietan azaldu dugun moduan, konpainia tradizio nal horiek famili eremukoak dira batik bat; zehatzago esatearren, konpainiok bazkideen kopuru txikia batzen dute, eta horiek, elkarrekiko konfiantza ha rremanak izateaz gain, mugarik gabeko erantzukizuna dute. Haatik, enpresa handi horiek gainditu egiten dituzte estatuen ahalgo eta baliabideak. Horreta ra, konpainia edo sozietateen kapitala zati alikuota txikietan banatzeko ideia sortzen da, eta zati horietako bakoitzak akzio izena jasotzen du. Horren bidez, enpresa handiak garatzeko beharrezkoak diren kapital indartsuak biltzen di XVII.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.