Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 235

1866.4 [a]

[1]

[2] [3] [4] [5]

[6] [7]

[8]

[9]

L

Garagarrillaren amairugarren eguneco Junta Generalian Apoderadu guztiz ascoc eguin eben escabideL bat, emon ceiquijozan berarizco esquerrac voto otsandico baten bitartez, oraingo urte bijetaco Diputaciño generalari, bere servicijo on, eta balijo andicuacgaitic Señorijo onetaco erriguztijen mesedian, eta onezaz ganetic, gueroco demporan egemplutzat ecarri baga, barriro icentau, edo esleidu ceitiala urrengo urte bijetaraco, izanic au Vizcaijac bere escubiden eguin leijan onraric andijena: eta jaguiric motivo onegaz bere jarlecutic D. José Niceto de Urquizu, turno edo tandaco Diputadu general Jauna, esan eban orain imiñico dan BERBALDIJA. Jaunac: Neure viotzeco poz eta berotasunic andijenagaz, eta oraindic vijotz esquertsubaguagaz jaguiten naz esquerrac emotera escabide au firmau ta eguin dabeen jaunai; eta au escubide ta azartasun gueijagogaz eguin neique, ecin artu neiquialaco aurreruntzeraco, nai balebe bere, orain daucadan diñadia, neure uste eta erechijac ez dirialaco beragaz batu eta alcartuten. Bacarric balitz neuc neure buruba esquintzia, neure aleguin guztijac eguitia, eta neure ondasunac emotia, Vizcaijac beti euquico ninduque prestauric, bere alde ta onian al dodan guztija eguiteco bere lan, arazu, eta biarretan. Baña escu artian darabilgun guei ta asuntua, conciencijacua da; tratetan dana da, nic aldatu eta mudetia onen ganian daucadazan uste eta erechijac; eta ceubec ondo ezagutuco dozube, ecin iñoc escatu leiquedala au, ez nic eguingo neuquiala onelaco gauzaric. Eracutsico deutsubet neure erechijaren sustrai, ta cimentuba. Barriro leengo guizonetan euretan eguiten dan auquera edo elecciñoe batec adierazoten dan, ez aurquituric iñor bere guizon duin ta egoquiric, urteten dabeenen lecuban jarteco, leenguac eurac barriro atera biar diriala. Eta ¿ez ete litzateque au izango beeratu, azpiratu, eta osticopetutia, Vizcaja nun dagozan, eta ugari, Provincijaco aimbeste Aita arguitsu, gu baño obetuago gure lecuan jarri leitequezanac? Jaquinic euqui eguizube gaurco ta bijarco, ez daguala Vizcaijan guizonic, biarra ta premiñazcua danic. Baitabere leengo Diputaduetan eguiten dan auquera ta eleccinoiac adierazoten dau, errija arriscu ta peligruban daguala; edo daguala guztiz jausiric. Iracurri eguizubez munduco barri, guertaera, eta historijac; eta icusico dozube barriro leengo guizonetan eguiteu diran euquera ta elecciñoeco demporac, diriala arriscubetaco demporac: eta ez zaitece aztu, oraintzuban Estadu-Unidubetan barriro elegidu zan Presidentia, guerriagaitic izan zala. Gu barriz, Jaungoicuari esquerrac, ez gara aurquituten alaco estadu, egoera ta premiñan. Baña leengo guizonetan barriro eguiten dan elecciñoiac adierazoten dau Vizcaijan, oraindic gauza charrago bat. Adierazo eta iminten dau, esquillera baten lelengo mallia, beti batzuc aguinduten egoteco, cein dan Dictaduraraco bidia, cein sartuco baliz emen, izango litzatequian gure Foruben amaija. Bestelan esan eguidazube, Jaunac: Gu izango baguiña barriro elegidubac, gure ostian eta ondoric ez litzateque izango Diputaciñoric bat bere, guc baño guichiago balijo dabela uste dabenic. Eta onec; ¿ez ete leuquez aleguiñac guztijaz eguingo, menturaz issilleco asmuacaz, eurac barriro elegidubac izateco? Eta guero andic aurrecuac bere ez ete leuque besteaimbeste, edo guijago eguingo? Eta, ¿ez litzateque au izango beti batzuc aguintari ta nagusi izatia, eta gure Foru dontsu, ta legueen erijotzia? esabide

235


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.