Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 193

esquian ibiltia galerazoteco, alperricacuac bere oraintzuban artu diran neurrijac, eguin arren al dabena Alcate Jaunac, eta emparau bac. [18] Emoten ez jacon artian biar dabena, premiñan egon eta berez irabaci ecin dabenari, ecin galerazo leiquijo esquian ibiltia; eta ain guichi eragotzi leiquez emendic datozan gach negargarrijac: jarichico ez naastetia alperrac eta dongac premiña benetacua dauqueenacaz, eta onegaz asco eguingo da: baña ecingo da sustraiz quendu esquian ibiltia. Cerren, ¿ce escubidegaz eragotzico jaco premiñan egon eta biarric eguin ecin dabenari esquian ibiltia, provincijac ez badauca eche bat ara eruan eta an biar dabena emoteco? [19] Laster beriala bada artu biar dira neurrijac, biarric eguin ecin dabelaco premiñan dagozanentzat, gach ain caltegarri au osatuteco. Zorijonian Vizcaitarren caridade ondo ezagutubac, eta eurac bialduta emen batuta dagozan guizon duiñenac, jaquingo dau ce neurri artu. Onetaraco daucazube VizcaicoXXVI seme erruquior batec ichi eban diru zati andi, oraindic castau ez dan bat: icharotecua da, beste batzuc jarraituco deutsela oni, aimbestegaz ezpada bere; eta Vizcaijac pocic gauza ain on eta bertacuen vijotz onguilliaren gurarijacaz ederto alcartuten daneraco emongo daben cerchubaitegaz, egongo da biar dana, zaar premiñia dauquenentzat, eta umezurtz noc beguiratu ez dauquenentzat, batzuc euqui daguijen nun amaitu euren egunac, ibilli bagaric caleri cale, eta bideetan; eta bestiac izan ditecen mesedegarrijac, euracgaitic arduraz beguiratuten daben guizatasunarentzat. [20] Eche au eguiteco neurrijac arturic ichiten baldin badituzube, biurtu ciñaitequece ceuben echeetara, zuben gomutia beti ondrauco daben gauza bat eguindaco pozagaz, eta berau izango da zuben vijotz prestu ta onguilleen ezaugarri ta izpillu eder bat. [21] Laburrian adierazo deutsubedazan gauza oneec ezagutu eraguingo deutsube, ce guei balijo andicuen ganian emon biar dituzuben ceuben erechi eta erabaguijac, eta ce mesede andijac eguin ciñaiquijuezan ona bialdu zaitubezan errijai. Baña baldin zubei bajaotsube erechijac emon eta erabaguitia certzuc eguin biar dira provincija onen aurrerapen ta oneraco, eurac bete eta eguijaztutia jaoque, datozan urte bijetan izango diran Diputadu Jaunai. Beti da gauza astuna eta asco juatsubena onelaco auqueria, baña orain ascozaz balijo andijagocua; eta orregaitic ondo ezagutu biar dozube guztijen oneraco dala, ceuben gauza eta escubidiac euren escubetan ichitera zuazen guizonac izan ditecela Vizcaijan ezagutubac euren ontasun, jaquiturija, Vizcaijaganaco amodijo, eta iñori ta eceri beguiratu baga onduen derichena eguiteco dauquen gurari ta garra gaitic; eta batezbere izan ditecela leendic itsatsijac Isabel bigarren gueure Erreguiñari eta gueure auquerai, ceintzubec gaitic erreiñubac aimbeste neque artu daben. Zuben auquera onari zorco jaco gueijenez eldutia Vizcaya, bere semeen virtutiac eta euren aasaben eguitada arguitsubac duiñ eguiten daben aberastasun eta ondo izatera.

XXVI vizcaico

193


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.