Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 161

Testu elebidunen bildumari buruzko ohar orokorrak Bi orrialdetara antolatu dira testuok: ezkerrekoan, jatorrizko testua (gaztelania) eta eskuinekoan, xede-testua (euskara); hartara, bi-biok izan daitezke kontsultagai eta azterkin. Horrez gain, kontuan har bitza irakurleak: a) Testu bakoitzari dagozkion zertzeladak –egilea, kokapena, gaia– lehenago zehaztu ditugu (77-79 orr.). b) Testuok, oro har, jatorrizko grafian ematen dira, letra larriak, etzanak, beltzak eta abarrekoak gordez. Herri-erakundeen argitalpena izanik, horrela egitea hobetsi da. Bestera ere, argi dago bi hizkuntzetan emateak testuon ulerkera erraztuko duela. c) Testuotako lerroetan errakuntza hutsak zuzendu dira. Oin-oharretan ematen da jatorrizko moldea. d) Testuok lerrokadetan zatitu dira –zenbakiak eta letrak erabilita–, ikerketan zehar egin beharreko aipamenak errazago kokatzeko. Urte berean testu batzuk badira, urteari erantsi zaio testu bakoitzaren zenbaketa, testuok argitaratu ahalekoa. e) Aurreko puntuaren salbuespena da 1866.2 testua. Euskarazko bertsioak ez du gaztelaniazkoaren ordaina akta-liburuetan, zati batean izan ezik. Hortaz, testu horren zenbaketa euskarazko idatziaren arabera egin da, eta horren zatikako ordaina gaztelaniazko testuan xehetu.

161


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.