Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 123

Erakusleekin ere erabiltzen da inesiboa: dempora onetan (1846.3); modu onetan (1848.5); Batzarronetan (1856.10); guizaldi onetan (1858.5); era atan zuben ezpanetatic urten eben berba (1860.1); eracutsi eban dempora atan (1860.8); oraintzuco egun oneetan (1864.2.1); lecu atan aurquituten zan lecuban egualaco (1864.2.2); leguiac eguiteco lecu itzaltsu atan (1864.2.2); escribiduric liburu orretan (1864.3.3); urte bi oneetan (1866.1.5); egoera, eta estadu atan beratan aurquituten zan (1866.1.13); gure Foruben Santuarijo beneragarri orretan (1866.3.3) Eginkizun ezberdinetan dihardu inesiboak testuetan zehar. Batzuetan, denbora edo epea markatzen du: batzar edo junta generalaren edeguieraan (1846); 1846 garren urtian (1846); aimbeste guizalditan (1848.2); orainche bertan (1848.3); gaurco eguneco jazoeretan (1848.5); oraintzuban (1850.4); milla zortzireun ta ogueta emeretzijan urrijaren ogueta bostian (1850.4); Baldin milla zortzireun ta ogueta amairu garren urtian bacarric zaindu ta escatu izan bacendubez (1854.4); euren urte bijetan (1858.4); ocasinoe guztijetan (1859.10); Vizcaija, guizaldi onen erdijan, ez da izango guichiago beste guizáldijetan izan zana baño (1859.15); azquenengo aldijan (1860.1); oraingo egunetan bertan (1862.2); urrengo urte bijetan (1862.3); orain bestetan baño (1864.2.4); igaro dan urtian (1866.1.9); igaro diran urte bijan (1866.1.31); dempora gueijaguan (1866.1.35); lutu eta atsecabeco egunetan (1866.2.2); Jaungoicuac urte ascotan gorde deguijala (1866.3.5) Besteetan, era edo modua adierazten du: Europa guztija dabillen artian estura eta neque gogorretan (1848.2); Vizcaijaren icenian (1850.3); ez daguijeela ontzat emon eureen icenian (1850.5); Vizcaijaren mesedian eta bai gueure Erreguiña eta Señoriaren servicijuan (1859.2); ceuben errijaren icenian Erreguiñaren oñetan eta aguindura (1860.1); eureen alde ta onian (1860.6); duiñian erantzungo deutse (1860.10); arduraz beguiratuteco bere onian diran gauza guztijai (1860.15); esquian ibiltia galerazoteco (1860.17); premiñan dagozanentzat (1860.19); laburrian adierazo deutsubedazan gauza oneec (1860.21); biar dan moduban iminita (1862.5); sentidu nausi edo principalén faltan dagozanén provechu edo mesedian (1862.5); ondo zucenduric eta estadu onian dagoz (1864.1.6); amaitu aguiñian daguala (1864.1.8); ceñen bitartez ez daucan provincijac echeau oñian euqui biarric (1864.1.11); Jaungoicuaren laguntasunian (1864.2.7); gure errijac baquian egozan (1864.3.5); icusten nazanian onra ain andijan (1866.1.1); zuen aprobaciñoiaren mendian jarten dabena (1866.1.7); adisquidetasun eta onian erabagui zan (1866.1.13); ce estadutan aurquituten ciran abereen paradaac (1866.1.26); zati bitan imiñita (1866.1.33); ecingueijaguan mirarituric (1866.3.2); arriscu ta peligruban daguala (1866.4.7) Noizean behin, jarduera islatzen du: Españaco eta campoco errijac bata bestiaren artuemonetan alcartu biar dituban obra guztiz andi eta entzunari (1858.5); bere lanetan lagundu (1860.5); barriro imiñi guerran alcarren artian (1860.8); beragaz gudan diardu (1864.3.10); euren biarretan lagunduten deutsen beste bati (1866.1.21) Zenbatuezineko elementuekin mugagabea erabiltzen da -(e)TAN: dempora guztietan (1846.5); dempora lucien gau illunetan (1856.10); dempora gach eta estubetan (1858.2); prueba edo esturazuneco demporan (1859.13); Fernanduen eta Alfonsuen demporetan leguez (1860.3); dontsu ta zorijonecuac eguiteco bai ontasunian, bai jaquiturijan ta bai ondasunetan (1860.11); baque zorijoneco, eta atseguintsuan (1866.1.2); pocezco sutan issioturic (1866.2.4)

123


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.