11 minute read

XANTI ETA DANEL.Jon Sarasua (200

Xanti Iparragirre, 1987an. Ondoan ditu, besteak beste, Almen bertso eskolako bere ikasle Jon Sarasua eta Arantzazu Loidi. Argazkia: ARGIAko argazki artxiboa.

Xanti Iparragirre, 1986an. Saria ematen ari zaio Almen bertso eskola elkarrekin abiatu zuten Patxi Goikolea. Atzean, bien artean eserita, Felix Inurrategi. Gai-jartzen, Nikolas Segurola. Argazkia: ARGIAko argazki artxiboa.

Advertisement

kamuflatu horretatik gutxi zuen, edo gutxi behar zuen. Herrigileak ziren gure hiru anfitrioiak, bakoitza bere erara.

Xanti berezia zen gaztetxoon begietan. Basajaun gorputza, txapela buruan, ironia enigmatikoa. Eskola inoiz zapaldu gabea, jentil usaina, hitz gutxiko jakinduria. Haren etxean biltzen ginen kanturako. Halako batean, etxea guardia zibilek inguratua zutela, armategia ezkutatuta zuela, familiakoak atxilotu zituztela eta Xanti ihes egina zela zabaldu zen, tiroketa baten ondotik. Laurogeiko hasiera zen, eta geroztik mugaz bestaldean ezagutu genuen. Bizpahiru orduko oinezko bidean isolatutako haur eskolatugabearen baserriko sasitik, Europako azken erakunde armatuko klandestinitatearen sasira. “Sasitik sasira, arantzak dastatuaz larrosei begira” zioen bere bertso baten puntuak. Ekialdeko lurretan ere bertsoaren hazia ereiten ibili zen, hitz gutxirekin adiskideak egiten. Bere abizenak nonahitik ‘agiri’ den etxearen oihartzuna dakar, baina bere jaiotetxeak, zerbaiten azpian ezkutuago dagoen etxe apalarena.

Ez dugu hemen lekurik XX. mendearen bi muturren testigantza hunkigarria mamitu zuen gizonaren marrazki txar bat egiteko. Biziaren azala liburuan bildu ziren hark bere ibilbidean idatzitako gogoetak, eta bertsoak, bertsoak. Inor gutxik idatzi ditu inoiz tamaina esperientzial horretako zortziko eta hamarrekoak. Gustu baduzue, gure aldizkari honek argitaratua da liburua. Urpean dago Añarbe.•

Maria Luisa Guenetxea, Marijo alaba eta Xanti. Argazkia: Goiena.

DANEL

TESTUA: JON SARASUA ARGAZKIAK: GOIKOLEA SENDIA ETA AED.

Gurasoen 60. ezkon urtemugan, gurasoei bertsoak abesten.

BERE MAISU ZAHARREN OMENALDIA PRESTATZEN ILUSIOZ ZEBILEN

DANEL. OSO BEREA ZUEN PROIEKTU TXIKIENGATIKO ILUSIOA. Maisuentzako jarritako bertsoak ekarri zituen bilerara, eta, kalean elkartu ginenerako, guri belarrira kantatu arteko onik ez. Bileran ere, gai ordenan atal hori beranduago tratatuko genuela eta, bitartean, bertsoak gordetzeko esan zion haria zeramanak. Haren purrustada, “ze gai orden eta ze kristo!”. Akrata akaberabakoa berau. Espontaneo bat futbol zelaian.

Bada bertso mundu bat, bertso mundutik kanpo. Lehenbiziko mundu horretakoa zen bera. Publiko handiak, edo publiko kontzeptuak berak, urduri jartzen zuela ohartu zen gaztetan, eta bertsogile izateko beste modu bat aukeratu zuen: librea, okurrentea, herrikoa, taldekoa, bertso-mesedeen bidezkoa, bulkadazkoa. Artista zen bestela ere, orain tinduekin, orain paper-pastazko irudiekin, gero tramankuluekin. Bohemia artisau bat zeraman zainetan, eta bertsoa ere horrela ulertzen zuela esango nuke. Tarteka aktibatzen zitzaion baterako edo besterako gogoa. Eta lasai eskatu hari mesedea. Heriok eraman zuen egunean bertan ere bertsoak bidaltzen aritu zen, bati eta besteari.

Danel muralgintzan.

Danel, Anton Bedia (koinatua) eta Pello semearekin. Txapela buruan, ibili munduan…

Danel Lagunekin.

Danel, 18 urte ingururekin, bertsoa abesten mikrofono aurrean.

Gero, Danelen bertsoak bazuen zerbait. Hasteko, txarra botatzeko baimena ematen zion bere buruari, bi buelta eman gabe. Axolakabe izendatzen zituen txartzat, barre egin, eta segi hortan, artisautzaren plazerean. Erraz egiten baitzituen oso. Agurtu baino aste pare bat lehenago, Xantiren heriotzaren inguruan bertso batzuk eginda, esan zion Arantzazuri: “Lau bertso inttut. Ona, bat”.

Lau bertsotik bat ona, ba al dakink zer den? Asko. Gehiago egiten zituen hark. Erraz, okurrente, sofistikazio gutxirekin, esan beharrekoak kolorez esanda. Jostaria izan bera, eta, gehienetan, haren bertsoan bazen zerbait jolastia. Lehenbiziko paragrafoan aipatu dudan bertso sorta izango zen bere azken sorta osoa, abenduan gure maisuen omenaldian kantatzekoa izan behar zuena. Orain, Xanti eta Danel falta. Sorta horretan, bertsoen bukaeretan omenaldiaren mamira iritsi aurretiko puntuetan, zeharka bere burua sartzen du motzenen, zapaburuen, txotxongiloen eta punkien multzoan. Arrasateko bailara hartu zuen punkaren eta heroinaren olatu betean, gaztetxo batzuk zortziko txikiak kantatzen. Zortziko txikiak, antena, eta izpiritu errebelde bat, bakoitzak bere modura.

Izan gintezken bertsolariak izan gintezken punkiak eta aukera aprobetxatuz zergatik ez izan biak?

Multzo esan dut? Taldekoa bai, baina multzokoa ez zen hura. Orain dago boladan “niretik” aritzea aldarrikatzea, gure kabuz pentsatzen dugula uste izatea, ai paradoxa, mezu hori bera kultura nagusiaren mantra denean, eta kontsigna ideologiko hipermoderno hegemonikoenen ildoan ardi askeak izatearen mezua irentsi dutenen artalde erraldoia osatzen dugun honetan. Orain, Danelen bertsoan ‘punkiak’ hitza irakurri dudanean, gogoratu dut bera izango zela lehen bertsolaria zintzilikarioak txertatzen, larruzko prakak bezala tirantezko koadrodunak janzten, ilea tente gorritzen, itsutik kantatzen. Punkia edo hippia? Lehena? Asko axola hari… Oraindik ez ziren hainbeste indartu nartzisismoaren garaiak. “Ni neu” izateaz arduratu gabe ibili zen bazterrak nahasten, indar sorburu bat barruan zuela, Gorka Torrek hiletan esan zuen moduan, itsu galantarekin azkena oheratzen, eta hurrengo goizean goiz jaikitzen, tokatzen zenerako.•

Danel, Pello semearekin 2003 urte inguruan. Punki itxurak atera nahian…

Danel gurasoekin eta Amaia arrebarekin Lekeition 2021 udan.

DANELI

BERTSOAK: JON IÑAKI, JON, AINHOA, AGURTZANE, AMAIA, SAIOA ETA ARANTZAZU .

Urtarrilaren 18an azken agurra eman zitzaion Danel Goikoleari Arrasateko Aldai parkean. Almen bertso eskolako lagunak oholtzara igo eta bertaratutakoek honako bertsoak abestu zituzten.

DOINUA: ZERU ALTUAN ZEGOEN JAUNAK Bertsoa, kantu, errima edo eskulanen estetika, bihurrikeri maitagarriaz satira eta kritika. Burua martxan, bihotza libre; beti zerbaiten irrika, orain be lagun joan ote haiz hire ametsei segika!

Gazte hasita euskalgintzako arima eta haragi beti ideia berritzaileen artisau ta margolari umore oneko taldekidea beldur barik aldapari guk ere saltsan segiko dugu auzolanean kantari.

Zela esan agur bizi guztiko adiskide maite bati? Samina eta ulertuezina, barru-barruan bi zati. Hauen lekuan, Danel, seguru kantuz umoretsu beti mahai baten bueltan hirekin dittuk Felix, Aitor eta Xanti.

Nola liteke hainbeste gogo ustekabean eraman? Dena umore, proiektu, asmo bizipoz eta harreman. Hegan egina haiz lehen ere jarrai ezak orain hegan. Hire berezko bizi-indarra gelditu dadila gugan.

Hil bezperen Danelek berak sortutako bertso sorta bat zabaldu zien ingurukoei, whatsappeko audio bidez. Bertso hori agur ekitaldian entzun ahal izan zen; hemen, transkribatuta:

DOINUA: YOLANDA (PABLO MILANES)

HOLANDA

Ingles klasean galdez andereño Miren Tulipanak non hazten ote diren. Estututa, arbelean nago urduri Txibato batek laguntzeko gertu dirudi

Holanda, Holanda, holan da baina, zelan da?

Ingeles asko ere ez dau Arrasaten “no espik inglix” hala be badakigu esaten Ikasteko, lana bilatzea zen aitzaki Ta gero edonork zu baino hobeto daki

Rumano, Rumano, Ikasi banu Rumano

Hizkuntza arrotzek a ze logurea Pentsatu nuen, ikasi nahi dut gurea! Nahiz kalean askorikan ez erabili, Heurea duk ta, heurean ondo habil hi…

Ganorez, Ganorez, Egin dezagun ganorez

Azkenerako ez bata ta ez beste Mintzapraktika erraza denik ez uste Beste bat darabilt, sarriago ta igual hobe Ikasi nahi nuen bape gogorik jarri gabe

Holan da, Holan da, Tristea baina holan da

Holan da Tulipanena Holanda Bene-benetan, holan da.

XANTI GOGOAN

Xanti hil zela jakitean ARGIA-k bertsoak eskatu zizkien zenbait bertsolariri, eta jarraian agertzen direnak urte hasieran jaso eta argitaratu zituzten.

Amets Arzallus:

Nabigatzen jakin ez ta halere leman, zenbat haur ez duzuen ontzian ereman. Eskerrik asko Hontza, zuek bai antzeman, ez du askok egingo bizitzaren deman hainbeste ilun jaso ta argia eman.

Sustrai Colina:

Uste osoa eta oso ustearen arteko itsasoa nahiz ta hustear den, eskerrik asko oinez erakustearren ta bidea egiten libre uztearren.

Xanti Iparragirre 1987an. Argazkia: ARGIAko argazki artxiboa.

Bertso eskoletan lehenengotakoa izan zen Leintz-ekoa. Bertako ikasle izandako Ion Iñaki Izarzelaiak jarri dio bertso hau: Sasiaren ondoko loredun landare, bertsoa, Aberria zuretzat zutabe. Ironiaren maisu; ekaitzean bare. Isilik joan zara baina ez esan gabe.

Baionako Biltxokon Xanti Iparragirrerekin biltzen zirenen izenean, Xumai Muruak eta Eneritz Zabaletak jarritako bertsoak: Mendirik mendi etorri zinen eskeiniz zure jakintza nola haurrekin bertso-eskolan kantuz jar daiteken hitza mugarik gabe biak uztartuz jolasa eta ekintza zutaz oroituz esker onetik baizik ez gaitezke mintza

Sortu zinuten bertsolariak biltzen gintuen xokoa lagunartean zirikatzea bakinuen gogokoa nahiz tarteka kopeta belztu nahiz okertu mokoa hautsiko ez zen bertso katean beti libre zen jokoa

Berritz etxera itzuli arren ez zinen hemendik joan Agertzen zinen manifestaldi edota besta giroan Gaztandoiara bertso kantura zenbat joan-jin tiroan Ongi tolestu ta tinko-tinko Txapel ta guzti Twingoan

Loiola Irratia, 1969. Xanti ezkerrean. Argazkia: Goiena.

Aingeru Guardan behin bildu ginen Bertsu batzuk kantatzeko Zer komeriak Aitor gaizoa Eskaleran igaiteko! Orduan denek erran ginuen Korta zaharrean hobeto Ez baitzen leku txarrik izaten Xantirekin egoiteko.

Korta barnean epelduz joan zen Bertsolarion etxola Mihiak zuen ziria sobran Sagardoa zeriola Hitzen beharrik gabe guziek Ulertu ginuen hola Garai bateko materiala hor Guardia onean zagola!

Lehenik Txato joan zitzaigun Eta geroago Aitor Ihaz Gillermo, ta aurten Xanti Heriok ez eman amor! Baina Biltxoko bizirik dugu Ta segituko du gogor Bihotza bigun, eskua zabal Ta mihia beti jator!

Leintz bailarako bertso eskolan Agurtzane, Ainhoa, Amaia eta Saioa hasi zirenerako, Xanti Iparragirre Iparraldean errefuxiatua zen. Baina “ezagutu ez duzun zure aitona hori bezala” gogoratzen du Ainhoak, beti izan zutela presente. Eta gerora, aurrez aurre ezagutzeko aukera izan zuten. Hemen laukote honek modu koralean jarritako bertsoak: Isilpetik oihartzun egiten zenuen taldearen barruan beti hortxe zeunden falta zitzaigun pieza ezautu ondoren bertso ere hobeto ulertu genuen.

Hegaldi berri hontan argirantz mugitu kantuz ari zarela zaigu iruditu guk ere eztarria nahi dugu garbitu kantuak min guztiak arintzen baititu.

Urtarrilaren 4 iluntzean Eskoriatzako udal pilotalekuan bildu zen Xanti Iparragirreren gertuko jendea, azken agurra ematera. Hona ekitaldian entzun ziren bertsoak. Danel Goikoleak “Xantik erakutsi zigun doinuan” kantatu zuen: Txapelhandiak gure artean eman du bere itzala maisua izan zaitugu eta ez da suerte makala! Nola dantzatu erakutsiaz bizia eta azala ea guk ere egiten dugun zuk nahi zenuen bezala. Hitzak neurtzeko doaiarekin etorria Añarbetik etenik bako borrokalari maite zenuenagatik oraindik ere ikusten zaitut so zaudela txapelpetik argi handi bat piztu diguzu sasi guztien gainetik.

Iparragirre, erdian, sariarekin, 1973an Arrasateko Amaia antzokian egin zen Deba Ibarreko bertsolari txapelketan. Argazkia: Eskoriatzako Udala.

Jon Sarasuak Txikia zuen guda izena doinuan kantatu zuen bertso hau: Ume bat, Añarbe baserrian eskolara inoiz joan ez zena bizi-ezin baten berri izanda engaiatu zitzaion barrena eragile, militante ta maisu ironia apalik finena asko emanda luzaz dastatua emanaren alde mingotsena hitz gutxirekin esan digu nor garen, zer den herri-sena. Harro hadi Kantauri itsasoa ta egin zan orroa gutxitan bezala gogora zan herrigile apalak lur hauetan ibili zirala Sortzaileak altzoan hartu eta lurrak gozo besarka zaitzala. Orain gugan da bere itzala.

Andoni Egañak bertso hauek kantatu zituen Gogoratuko zara doinuan: Bakarra dugulako gure Euskal Herria Ipar eta Hego ez dugu bereizi behar ia. Besarkada bat Xanti, beroa, larria mugarik balitz han ta hemen zara mugarria. Besarkada bat Xanti, beroa, larria, bertsozale guztien partez ekarria. Gauekoaren lagun hontza ta ilargi noiz sasitan gordeta noiz zelaira jalgi euskaraz antzekoak dira bi esaldi: argirako bideaz etsiak aspaldi... Euskaraz antzekoak dira bi esaldi: zu beti izango zara biderako argi.

XANTI, PATXI ETA JUANITORI

BERTSOAK: DANEL GOIKOLEA ETA ION IÑAKI IZARZELAI .

ALMEN bertso eskola kideak omenaldi bat prestatzen ari ziren euren hiru maisuei: Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta eta Juanito Akixuri. Danel ere gogo betez ari zen lan horretan. eta honako bertso sorta Ion Iñaki Izarzelaiak eta biek omenaldi horretarako prestatua da. Balio beza oraingoan bai Danel eta bai Xanti omentzeko.

Misiolari baten moduan doan ibilitakoa, hirukote hau izan genuen eta ez nolahalakoa. Bertsolaria ikasiz ala izaten da berezkoa eztabaidetan ibili barik, lana izan zen gakoa, begien bistan jarri zenuten inork ikusi bakoa.

Patxiren fitxa zoragarriak ariketa eta guzti “Zu ere bertsolari leloa” izan genuen fantasi ikasitako doinu berria beste aire batean hasi fuerte kantatu behar genuen nahiz ibili sasiz sasi azkenerako eginen puruz motzenak ere ikasi.

Almenen gelan zapatuetan Apotzan eguakotxero, ibiltzen giñan pozaren pozez Ring-ean sartuta bero, beti zegoen txapelketa bat sariketaren bat edo, bertso zaharrak astindu eta puntuan zirika gero, bertso polborak su hartzen zuen Aitor tentatu ezkero.

Bertso saio bat izaten bazan haiek ziren komeriak, jendea galdez zela zitekeen hain gazte, bertsolariak. Gu kanturako eta idazten gure bertso gidariak, oholtza gainean plantak egiten Txotxongilo kantariak, mututzen ginen une berean etetzen ziren hariak.

Omenaldi bat maisuentzako jardun zirenak bertsotan, baina besterik badela hemen ahazten zaigu askotan, Mila, Gregori ta Maria Luisa gizonen histori hontan, sarritan zuten gizonen falta ta seme alabak lotan beraiek ere merezi dute norbaitek izatekotan.

Leintz guztian batu ondoren berde zegoen sagarra ondo kutsatzen jakin zenuten bapatekoaren arra tripazorriak eragin arren zeinen sentipen edarra Punki garaian bertsoa ere ez zen hain idea txarra gure bailarak bazuen zerbait inokulatu beharra.

Danel. Maritxu Kajoi.

Izan gintezken bertsolariak izan gintezken punkiak eta aukera aprobetxatuz zergatik ez izan biak etzeukan zertan kantuan jaio derrigor bertsolariak hiru maixuren jolasarekin hautsi ziren teoriak ustekabean bilakatuaz eskolen aitzindariak.

Uzta oparo erne zitzaien laborategi probetan ugarixuak atera ziren zapaburuen probetan Xantik teknika, Patxik errima, Juanitok jarri roletan, eskola zenik etzan igartzen artistak ziren horretan zuen kultura edan izana eskertzen dugu benetan. Jasotakoen ordain moduan zer egin leiken badakit nagusientzat metodoren bat asmatu nahiko nuke nik antiojuak, sonotoneak egoki graduaturik senior mailako bertso eskolak merezi ditu Euskadik Babyboomeko aldrarentzako beharko dira oraindik.

Hiru hankadun aulkiak nekez egin zezaken errenik are zailago zuek moduko habe sendoak izanik etzeniketen birusa horren azkar zabalduko zenik iparralde nahiz hegoaldean bada bertsolari onik sortu zenuten epidemiak ez du izango etenik. •

Xantiri egindako omenaldiko fotograma. Goiena.

This article is from: