Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 77

TRIBUTUAREN EGITURA JURIDIKOA

77

eginbeharra bete ez duela nabarmentzeko ahalmena ere; hala ere, ezin du inolako jokabiderik eskatu, kreditu-eskubideetan gertatu aldera. Bestela esanda, likidazio-egintzak sortarazten ditu Ogasunaren kreditu-eskubidea eta subjektu pasiboaren tributu-betebeharra eskatzeko moduko bihurtzen du, alegia, elkarrekiko edukia duten egoera subjektiboak. Mila bederatziehun eta hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, ostera, beste planteamendu bat agertu da doktrinaren barruan, Zuzenbide publikoaren kontzeptuetara hurreratuz (batik bat, prozedura-kontzeptura). Autore horiek tributu-arauen edukia azaldu nahi izan dute Zuzenbide publikoaren kontzeptu edo kategorien bitartez. Lehenago zegoen ikusmolde subjektibista gainditzeko asmoarekin, tributu-arauak bete behar dituzten interes publikoak nabarmendu nahi dituzte autoreek. Horrela, egintza batzuk daude, baita elkarrekikotasunik gabeko egoerak ere (betebehar-izaerako harremanetan gertatu aldera), guzti-guztiek helburu jakina dutela, alegia, tributua eskuratzea. Eskuratze hori dakarren prozeduran zehar, betebehar ezberdinak, formazko eginbeharrak, administrazio-ahalmenak eta subjektu ezberdinak izan daitezke, tributu batetik bestera ezberdinak direnak. Ikuspegi berari ekinez, tributu-manuen helburua da administrazio-jarduera jakin bat arautzea, tributu-prestazioa eskuratzeko legeak agindutako moduan. Jarduera horren bidez, interes publikoa babestea bermatu nahi da. Interes hori ezin da Administrazioarena berarena izan, Zuzenbide pribatupeko hartzekodunarekin gertatuko litzatekeen bezala; haatik, interesa publikoa izan behar da, eta horregatik tributu-eginkizunaz hitz egiten da. Hori da, izan ere, tributuaren inguruko hirugarren irizpidea. Autore batzuek Estatuaren eginkizunetako bat ikusi dute tributu-betebeharretan. Horien aburuz, Estatuak tributuak ezarri, aplikatu eta tributuak eragingarri egiteko ahalmen-eginbeharra du. Estatuak tributuak aplika «ditzake» eta, horrez gain, eragingarriak egin «behar» ditu. Beste hitz batzuez esanik, Estatuak ez dauka ahalmena bakarrik, betebeharra ere badu. Hortaz, ahalmena den aldetik, tributu-eginkizuna uler daiteke ahalmen orokorreko egoera gisa, herritar guztiok betebehar fiskalak betetzeko dugun eginbehar orokorraren aurrean. Ikuspegi horretatik abiatuta, Tributu zuzenbidearen ardatz nagusia izango litzateke tributu-eginkizuna eta horrek sorturiko botere-egoerak aztertzea. Hala eta guztiz ere, ez ditugu nahasi behar tributu-eginkizuna eta harreman juridiko-tributario zehatzak. §13. HARREMAN JURIDIKO-TRIBUTARIOAK Ikusi dugunez, harreman juridiko-tributarioetatik betebehar materialak eta formalak erator daitezke tributu-betebeharpekoarentzat eta Administrazioarentzat. Ikus dezagun, labur bada ere, zeintzuk diren harreman juridiko-tributarioak osatzen dituzten eskubide eta betebeharrak.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.