Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 37

FINANTZA ZUZENBIDEAREN SARRERA

37

21. Berdintasun-printzipioa Printzipio hori Konstituzioaren 1, 14 eta 31. artikuluetan aipatzen da. Lehenengoak antolamendu juridiko osoaren balio nagusien artean aipatzen du berdintasun-printzipioa. Bigarrenari helduta, ÂŤespainiarrak legearen arabera berdinak dira, eta ezin daiteke inolako bereizkeriarik egin jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozial aintzat oinarritzat hartutaÂť. Bi artikulu horietan berdintasuna printzipio orokor gisa agertzen da, alegia, antolamendu juridikoaren edozein arlotan aplikatu beharreko printzipio gisa. Tributuen arloaz denaz bezainbatean, 31. artikuluak jaso du printzipio hori: ÂŤGuztiek gastu publikoei eusten lagunduko dute, nork bere ekonomia-ahalbidearen arabera; horretarako, tributu-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun- eta progresibitate-printzipioetan oinarriturik, eta sistema hori ez da inoiz konfiskagarria izangoÂť. Artikulu horietan aipaturiko berdintasunaren arabera, berdinak direnek tributu-kuota bera ordaindu behar dute eta desberdinek, aldiz, kuota desberdina. Orokortasunaren kasuan gertatzen zen moduan, berdina izateak ere zuzeneko zerikusia dauka ekonomi-ahalbidearekin. Berdintasun-printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomi-ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat; horrek esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte-justizia, guztion onura). Zenbait autorek, ordea, berdintasun-printzipioa sustapen-jarduerarekin lotu dute, eta ez ekonomi-ahalbidearen printzipioarekin. Horren inguruan esan daiteke sustapen-jarduerak gauzatzean hainbat subjektuk ez dutela zerga-kuotarik ordaintzen, baina ez berdintasun-printzipioa aplikatzeagatik, ezpada bestelako printzipio batzuen ondorioz. Jarraian ikusiko dugunez, Konstituzio Auzitegiak ildo horri ekin dio (alegia, berdintasun-printzipioaren eta ekonomi-ahalbidearen arteko loturari), eta, zenbait kasutan, bereizkeria bidezkotzat jo izan du. Zerga bat baino gehiago dagoenez, galdera hau azal daiteke: berdintasun-printzipioa zerga bakoitzean zaindu behar ote da, ala nahikoa da tributu-sistemak printzipio hori orokorrean errespetatzea? Alde batetik, argi dago ekonomi-ahalbidea bakarra dela, eta zergek ahalbide horren agerpen desberdinak kargatzen dituztela. Horren ondorioz, berdintasuna tributu-sistema osoaren irizpide izan behar da; beste hitz batzuez esanda, Ondarearen gaineko Zergak konpentsa dezake gastuaren gaineko zergak sortzen duen desberdintasuna, ekonomi-ahalbide osoari begira. Baina, horrez landara, berdintasunaren eskakizuna tributu bakoitzean ere aplikatu behar da. Tributu batek ezin du arrazoirik gabeko edo debekaturiko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.