Doktrina - Finantza Zuzenbidea

Page 275

BERRIKUSPEN-PROZEDURAK

275

Horiek horrela, erreklamatzeko modukoak dira: a) behin-behineko eta behin betiko likidazioak; b) autolikidazioak zuzentzeko eskabideak direla-eta, Administrazioak emandako ustezko ebazpenak ala ebazpen idatziak; c) amortizazio-plan bereziak onartu edo ezeztu dutenak; d) zerga-bilketaren ondoriozko egintzak; e) balioen egiaztapenak; f) tributuen salbuespen edo hobariak ukatu zein aintzatesten dituzten egintzak; g) subjektu pasiboaren tributu-eraentza ezartzen dituzten egintzak (zeharkako zenbatespena), aurretiazko administrazio lotura-prozedurak izan ezik; h) legeek agindutakoak.

Beste aldetik, partikularren arteko egiteak eta ez-egiteak erreklamatzeko modukoak dira hurrengoekin zerikusia badute: jasanarazteko eta jasateko betebeharrarekin; atxikitzeko edo konturako sarrerak ezartzeko eta horiek jasateko betebeharrarekin; fakturen inguruko betebeharrekin; eta ordezkoaren eta zergadunaren arteko harremanekin. Ekonomia-administraziozko bidean, beraz, ezin aurkara daiteke xedapen orokorrik (araudirik) eta, hori dela bide, ezin da horien legezkotasunaren gaineko auturik azaldu, salbu eta, gerogarrenean, autuok Administrazioarekiko auzietan alegatzekoak direnean. Dena dela, erreklamazioaren helburu nagusia xedapen orokorra aurkaratzea bada, hobe da auzitegietara zuzenean jotzea, edota Ministroen Kontseiluan gorabidezko errekurtsoa jartzea. Hurrengo egintzen aurka ezin daiteke ekonomia-administraziozko erreklamaziorik jarri: a) Egintza horien aurka administrazio-bideko erreklamazioaren ondoren Lan zuzenbideko edo Zuzenbide zibileko epaileak erabaki behar duenean. b) Administrazio-bidea agortzen duten egintzak. c) Egintza horien administrazio-bidea agortzen duen ebazpena Ekonomia eta Ogasuneko ministroari edo Ogasuneko Estatu Idazkariari dagokienean, lurralde erkidean; edo Ogasuneko Foru Diputatuari, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. d) Legeak edo foru arauak ekonomia-erreklamaziozko erreklamazioetatik bazter utzi dituen egintzak. Atxikipenak eta jasanarazpenak, fakturen inguruko betebeharrak edo ordezkoaren eta zergadunaren arteko harremanak aurkaratzean, erreklamazioa ez zaio Administrazioari jartzen, ezpada egintzok gauzatu zituen norbanakoari. Kasu horretan, ekonomia-administraziozko organoak, beraz, tartekari zereginetan dihardu, egintzon legezkotasuna finkatzeko helburuarekin. 160. Ekonomia-administraziozko organoak Lurralde erkideari dagokionez, honakoak dira organook: a) Ekonomia-administraziozko Auzitegi Zentrala; b) Ekonomia-administraziozko Errejio


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.